Bidaien ganeko 'Inquietos vascones' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-05-23 17:31   Kulturea

Inquietos vascones. Relatos viajeros de escritores vascos y navarros bidaiei buruzko kontakizunez osotutako liburua aurkeztu dau Desnivel etxeak. Hogeita lau idazleren artean Bizkaie!-ren kolaboratzaile Zigor Aldama kazetaria dago.

Inquietos vascones. Relatos viajeros de escritores vascos y navarros bidaiei buruzko kontakizunez osotutako liburua aurkeztu dau Desnivel etxeak. Hogeita lau idazleren artean Bizkaie!-ren kolaboratzaile Zigor Aldama kazetaria dago. Miguel Gutiérrez-Garitanok koordinau dau argitalpena.

Umorea, ironia, grinea, desengainua, burubakokeriak... osogai asko ditu Inquietos vascones lanak. Istorio errealak, batzuetan sinisteko gatxak, eta beti be guretzat desbardina dana errespetu osoz hartuz, azaldu dabe.

Ondoko kazetari, idazle eta bidaiarien testuak topauko doguz liburuan: Zigor Aldama, José Vicente Alonso, Unai Aranzadi, Mikel Ayestarán, Jokin Azketa, Roge Blasco, Juanma Costoya, Eider Elizegi, Eneko Etxebarrieta, Miguel Gutiérrez-Garitano, Marta Iturralde, Antxon Iturriza, Ander Izagirre, Ramón Jiménez Fraile, Amaia López de Munain, José Luis Manzanedo Patxo, Julián Méndez, Pablo Ojer, Marisol Ortiz de Zárate, Endika Urtaran, Julio Villar, Pablo Zulaica Parra, Karlos Zurutuzay eta Jon Sistiaga.

Manuel Legineche kazetari ezagunari eskaini deutsie liburua, bera izan zan lehenengoa, handiena. LIburu solidarioa da, ganera, izan be egile eskubideekaitik jasotako diru guztia Manuel Iradier Alkarte Afrikanistarentzat izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu