'Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz' erakusketea edegi dabe Elorrion

Bizkaie! 2013-05-22 11:36   Kulturea

Aurton 25 urte bete Balendin Berrio-Otxoa santu izentau ebenetik, hori dala eta bere omeneko kofradiak hainbat ekitaldi antolatu ditu Elorrion. Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz erakusketea da horreetako bat. Bagilaren 14ra arte egongo da zabalik, Iturri kultur etxean.

Aurton 25 urte bete Balendin Berrio-Otxoa santu izentau ebenetik, hori dala eta bere omeneko kofradiak hainbat ekitaldi antolatu ditu Elorrion. Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz erakusketea da horreetako bat. Bagilaren 14ra arte egongo da zabalik, Iturri kultur etxean.

Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Eleiz Museoaren alkarlanaren emoitzea da erakusketea. Museoko Jesús Muñiz eta Raquel Cilla izan dira komisarioak. Elorrioko auzoetako kofradien eta debozino- edo eraspen-kofradien barri eskaintzen dau erakusketeak, aurrekariak, antolamendua eta egitekoak. Prozesino eta baselizen erretratuak, kofradien ordenantzak, kontu-liburuak, estandarteak, meza-liburuak, eskulturak eta abar batu ditue.

Lehenago be alkarregaz jardun dabe Udalak eta Eleiz Museoak erakusketa bitan; Apasionarte, artearen historia Elorrioko objetuen bitartez; eta, Kurutziagako kurutzeari buruzkoa. Cilla eta Muñiz izan ziran honeen arduradunak be.

Berrio-Otxoa santu izendatzearen urteurrena izateaz aparte, datorren urtean, 2014an, Gazeta auzoko Andra Mari kofradiak 400 urte beteko ditu berrantolatu zanetik, askozaz antxinagokoa bada be.

Joan dan urtea sano emonkorra izan da Elorrioko Argiñetako indusketatan. Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako hitzarmenari esker, Bizkaiko Arkeologi Museoko adituek, Iñaki García Caminoren zuzendaritzapean, beharrean dabilz Argiñeta. Igazko indusketen emoitzak oso onak izan ziran eta Argiñeta espero zan baino datazino zaharragaoak emoten dabil, adierazo dabe Udaleko iturriek. Oraindino konfirmau barik egon arren, VI. mendekoa izan daitekeen edalontzia topau dabe.

Guztion onerako. Elorrioko kofradiak ezagutuz erakusketea Elorrioko Iturri kultur etxean egongo da, bagilaren 14ra arte. Ordutegia: astelehenetik barikura, 9:00etatik 21:00etara; zapatuetan, 10:30etik 13:30era; eta domeka eta jaiegunetan, zarratuta. Sarrerea debalde da.

Erakusketearen ganeko informazino osotua, hemen.
Erakusketan ikusgai dagozan objekturik garrantzitsuenen barri, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu