Antton Irustak eskola-umeei zuzendutako irakurketa tailerra eskainiko dau Bilboko Euskal Abertzaletasunaren Museoan

Bizkaie! 2013-05-22 10:55   jardunaldiak

Antton Irusta filologo, idazle eta ipuin kontalariak Gazteak, ipuin egarri... tailerra eskainiko dau Bilboko Goaz Museum. Euskal Abertzaletasunaren Museoan maiatzaren 28an, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta. Gazteei ipuinek eta ahozko transmisinoak dituen garrantzia eta hezkuntza-balioak erakustea da helburua.

Holan, Irusta zenbait eskola-umegaz jardungo dau Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako tailer honetan. Gehienbat ahozko kontaketEa bera eta hizkerEaren eta horren baliabideen garapena landuko ditue.

Museoko arduradunen arabera, Irusta espezialistea da irakaskuntzan holako tailerretan lan egiten 6 eta 18 urte bitarteko ikasleakaz, eta oso esperientzia handikoa da idazle lez ipuinaren arloan, bai eta ipuin kontalari lez be. Gaur egun bere eginkizun nagusitzat hartu dau herri-tradizinoaren corpusa eskola-adineko umeei eroatea. Irustak haur literaturako 30 liburu baino gehiago ditu idatzita, 1983an hasi zanetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu