'Searching for Sugar Man'

Karolina Almagia 2013-05-24 11:29   Zinema kritikak

Erraza izango litzateke esatea Rodríguez personaia bera dala pelikulearen arrakastearen kakoa. Baina jakin egin behar da material hori ondo jorratzen, lan honegaz Malik Bendjelloul-ek lezino bat emoten deusku. Entretenigarria, hunkigarria eta interesgarria. Zer gehiago eskatu geinke?

-Zuzendaria: Malik Bendjelloul
-Generoa: Dokumentala
-Herrialdea: Suedia, Britainia Handia
-Iraupena: 86 minutu

Searching for Sugar Man filmak AEBetako Detroit uriko folk-musikari bati jazotako kontetan dau. 60 hamarkadearen amaieran musika-produktore batzuk taberna batean joten entzun eben eta, talentua ebala ikusita, diskoa grabetea proponidu eutsien. Abesti onak konposau arren, berna esanguratsuak idatzi arren, kaleratu zituan disko biek ez eben ezelako oihartzunik izan. Halan pasetan da batzuetan. Ez eban inork ezagutzen AEBetan, eta Rodriguez -holan deitzen eustien- lantegi baten hasi zan beharrean.

Eta halantxe bizi izan zan berrogei urtean, jakin barik handik urrun, Hegoafrikan, bere abestiek sekulako arrakastea eukela. Zelan izan ete zan posible? Nora joan ete ziran saldu zituen diskoen etekinak? Ba, horixe da dokumentalak azaltzen deuskuna. Thriller baten antzera ikusi daiteke musikariaren misterioa, zelan amaitu dan jakin guran. Amaierea, ganera, ezusteko itzela da.

Erraza izango litzateke esatea Rodríguez personaia bera dala pelikulearen arrakastearen kakoa. Egia da bere izakerea erakargarria dala. Baina jakin egin behar da material hori ondo jorratzen, lan honegaz Malik Bendjelloul-ek lezino bat emoten deusku.

Entretenigarria, hunkigarria eta interesgarria. Zer gehiago eskatu geinke?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu