Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
2013-05-21 18:27 BertsolaritzeaLau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizinoa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko dan finalagaz. Azken edizinoan lez, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.
Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizinoa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko dan finalagaz. Azken edizinoan lez, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.
Azken bi urteotan egin diran herrialdetako txapelketetan eskuratu dabe bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea. Horreez gan, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua euken txartela. Kontuak kontu, 43 bertsolarik emon dabe izena Txapelketan: Agin Rezola, Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amaia Agirre, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Eneritz Zabaleta, Erika Lagoma, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Fredi Paia, Iban Urdangarin, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia, Iratxe Ibarra, Jexux Mari Irazu, Jokin Uranga, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Sarasua, Maialen Lujanbio, Manex Agirre, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Xabier Silveira.
Bertsozale Alkartea orain dala urtebete pasau hasi zan Bertsolari Txapelketa Nagusia zehazten eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketearen gaineko gorabehera guztiak emongo ditue. Irailaren 26an, barriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen jaia egingo da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!