Peru Magdalena durangarrak 'Egia esan' bere lehenengo nobelea kaleratu dau
2013-05-22 14:32 KultureaAitatasunaren inguruguko gogoetea dau ardatz Peru Magdalena idazle durangarraren Egia esan (Elkar) liburuak. Hauxe dau bere lehenengo nobelea.
Aitatasunaren inguruguko gogoetea dau ardatz Peru Magdalena idazle durangarraren Egia esan (Elkar) liburuak. Hauxe dau bere lehenengo nobelea.
Aita desagertu zanetik Kimu semea barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran dabil. Aitak Mongoliara aspaldi egindako bidaia berregiten dau protagonisteak, harek orduan idatzitako koadernu baltza lagun. Arri aita zoroa, artistea,ganorabakoa, bizizalea zan, haren errastuari segiduten, norbere barruraino doan bidaia hasiko dau Kimuk.
Narrazioanagaz bat eginda, mueta testuak erabili ditu egileak, tartean, kantak, poemak, eta jentearen lekukotasunak. Holan, beste gai batzuen ganean hausnartzeko aukerea izan dau Magdalenak, berbarako, filosofia, erlijinoa eta arteari buruz.
Peru Magdalena Arriagak (Durango, 1980) beste hiru liburu ditu argitaratuta: Lile narratiban, Hutsik poesian, eta ume literaturan, barriz, Ilania album ilustraua eta Katixa eta Txomintxo eta Perutxoren ipuinak. Txaman bandearen sortzaileetakoa da. Pintura erakusketak egin ditu, eta 2d1 proiektuan lanean dabil gaur egun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!