Antzerkiaz Blai! Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2013-05-22 11:23   Kulturea

Datorren astegoienerako, maiatzaren 24 eta 25erako, Antzerkiaz Blai! egitaraua atondu dabe Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeak eta Uhagon kulturguneak. Ikastaro bat eta antzezlan bi antolatu ditue.

Datorren astegoienerako, maiatzaren 24 eta 25erako, Antzerkiaz Blai! egitaraua atondu dabe Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeak eta Uhagon kulturguneak. Ikastaro bat eta antzezlan bi antolatu ditue.

Ikastaroa:

Antzerki tresnak lantzen izeneko ikastaroa, Eneritz Artetxe aktore gernikarrak emongo dau. Antzerkian erabilten diran tresna edo baliabide desbardinak landuko dira: ahotsa, gorputz adierazpena, etab. eta interesa dauen edozeinentzako dago zabalik, antzerkian esperientzia izan edo ez. Uhagonen emongo da eta ordutegia ondokoa izango da:
- Barikuan 17:00-20:00
- Zapatuan 10:00-13:00 eta 15:00-19:00
Iraupena: 10 ordu.
Prezioa 20€

Izena Uhagon kulturgunean emon behar da maiatzaren 23rako: 946166303 kulturgunea@uhagon.com


Antzezlanak:

- Maiatzaren 24an, barikuan, Uhagon kulturgunean, gaueko 22:00etan, Satisfaktion (Khea Ziater).

Sinopsia: Kriss eskarmentudun aktore bat da, urteak daroaz mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain gitxi, arrakastara zuzenean eroango eban proiektu bati ezetza emon behar izan eutson umedun egoelako, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari uko eginez. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, errepresentau barik gelditu zan prostitutearen personaiari bizitza emonez.

Fitxa Artistikoa:

Antzezlea: Maria Urzelai.
Jantziak eta eskenografia: Azegiñe Urigoitia.
Argiztapena: Oier Ituarte.
Zuzendaritza: Alex Gerediaga.
Produkzinoa: Khea Ziater.

Sariak:

Donostia Kulturak antolatutako Poltsiko Antzerki Sorkuntza sariaren irabazlea.


- Maiatzaren 25ean, zapatuan, Publikoari gorroto (Huts Teatroa), Uhagon terrazan (eguraldi txarra balego, UNI frontoian), 22:00etan.

Sinopsia: Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez dau behar antzerkiak: hortik aurrera hasten dan jokoan, dana da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoagazko keinuz eta umorez; apurka-apurka, ostera, arimearen barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak... giza izatearen amildegi ertzera heltzeraino.

1985ean, Xabier Mendigurenek idatzitako antzerkian oinarritua. Idatzia egon arren, ez da sekula taularatu obra hau, orain arte.

Fitxa Artistikoa:

Taula Zuzendaritza: Manex Fuchs.
Idazkera: Xabier Mendiguren.
Aktoreak: Ander Lipus (Aktorea), Iñaki Ziarrusta (1. Ikuslea) eta Miren Tirapu (2. Ikuslea).
Espazio eszenikoa: Dejabu Panpin Laborategia.
Eszenografia errealizazinoa: José Pablo Arriaga, Atx Teatroa eta Mikel Ibarzabal.
Jantziak: Marodi Sorkuntzak.
Argiztapen diseinua: Josep Duhau.
Musikea: Asier Ituarte.
Teknika: Xabino Alkorta.
Argazkiak: Ainhoa Resano.
Kartela: Aritz Merino.
Ekoizlea: Artedrama

Sariak:

XIII. Donostia Antzerki Saria jaso dau 2013an.


Sarrerak:

Antzezlanetarako sarrerak: 5€, Uhagoneko bazkideentzat 3€.
2 egunetarako bonoa: 8€, Uhagoneko bazkideentzat 5€.
Sarrerak, emonaldien egunean bertan eskura daitekez lehiatilan edo aurrez, kulturguneko kafetegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu