Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektore karguaz jaubetuko da maiatzaren 27an

Bizkaie! 2013-05-24 10:48

Errektore barria Injinerutza Fakultadeko katedraduna da eta Jaime Oraa Oraaren lekua hartuko dau. Azken horrek bere hirugarren agintaldia amaitu dau eta orain UNIJES Lagundiaren Unibersidade Zentroen Federazinoko buru izentau dabe.

Jose Maria Guibert Ucin Deustuko Unibersidadeko errektore karguaz jaubetzeko ekitaldia datorren astelehenean, maiatzaren 27an, izango da Deustuko Unibersidadeko Paraninfoan, eguerdiko 12:30ean.

Errektore barria Injinerutza Fakultadeko katedraduna da eta Jaime Oraa Oraaren lekua hartuko dau. Azken horrek bere hirugarren agintaldia amaitu dau eta orain UNIJES Lagundiaren Unibersidade Zentroen Federazinoko buru izentau dabe.

Deustuko Unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez, Guibert irakaslea Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zan 1962an. Injinerutza Fakultadeko Katedraduna eta Industria Teknologiako Saileko burua izateaz gan, Etika Aplikatuko Zentroaren buru be bada. 1982tik Jesusen Lagundiko Kidea, 1993an abadetu zan.

Industria Injinerutzako doktorea (1996) da Euskal Herriko Unibersidadean (EHU), eta Master in Business Administration in Higher Education Management (2010) titulua dauka Londreseko Unibersidadean. Industria Injinerua (1989) da Nafarroako Unibersidadean, eta Teologia Lizentziaturea (1994) lortu eban Berkeleyko (AEB) Teologiaren Jesuiten Eskolan. Eleiz Ikasketen Lizentziaturea (1992) dauka Deustuko Unibersidadean.

Jose Maria Guibert irakasleak argitalpen asko ditu injinerutzearen arloan, gizarte eta enpresa erantzukizunaren arloan, lidergoan eta etika profesionalean.

Deustuko Unibersidadean beste zenbait kargu be izan ditu: Donostiako campuseko errektoreordea (2003-2008), misinoa garatzeko errektorearen eskuordea (2003-2007) eta Deustu Fundazinoaren Patronatuko Kidea (2004-2008).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu