Lobo Antunesen 'Gauzen ordena naturala' eta Rodoredaren 'Ispilu hautsia' argitaratu ditue Literatura Unibertsala bilduman
2013-05-23 12:27 KultureaLiteratura Unibertsala bildumeak liburu barri bi ditu, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala, Iñigo Roquek itzulita, eta Merce Rodoredaren Ispilu hautsia, Antton Olanok euskeratua. Alberdania, Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue liburuak.
Literatura Unibertsala bildumeak liburu barri bi ditu, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala, Iñigo Roquek itzulita, eta Merce Rodoredaren Ispilu hautsia, Antton Olanok euskeratua. Alberdania, Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue liburuak.
Donostian egin eben aurkezpena eguaztenean, eta han izan ziran Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskera Sustatzeko Zuzendaria, Iñigo Roque eta Antton Olano itzultzaileak, Iñaki Iñurrieta EIZIEko presidentea eta Xabier Olarra, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen izenean.
Gauzen ordena naturala liburuko kontakizun gehienak Lisboan jazoten dirta, asko Benfica auzoan. Dana dala, Portugal osoa agiri da, eta Afrika be zeharkatzen dau. Salazarren diktadurearen azkenengo urte eta osteko lehenengoei buruzkoak dira istorioak. Egileak berak zera esan eban liburua atera ebanean: Hau da idatzi dodan liburu onena; ez, ostera, segurenik, nire erabatekoa.
António Lobo Antunes (Lisboa, 1942). Gaur egun nazinoartean oihartzun handiena daukan idazle portugesa da.
Haren lanak hamaika hizkuntzatara itzuli dira. Eleberrigintzan jardun dau batez be (Fado Alexandrino, Manual dos Inquisidores, O Meu Nome É Legião), kontetako modu barriak topau gurean, eleberri erabatekoa lortu nahian. Horrezaz gan, haren artikuluak beoso ezagunak dira. Lobo Antunesen beharrek Portugalgo historiari buruzko ikuspegi berezia eskaintzen dabe. Lehenengo bider bere lana euskeraz argitaratzen dana.
Ispilu hautsia Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena da, familia bateko hiru belaunaldiren historia; Valldaura-Farriols familiaren sorrerea, goraldi eta gainbehera- rena, hain zuzen be. Toki eta denpora jakin batean jazoten da: Bartzelonan, XIX. mendearen amaieratik Gerra Zibilaren osteko urteak arte. Rodoredaren liburuan personaia asko topauko doguz, eta bakotxaren ikuspuntua erakusten deusku narratzaileak
Mercè Rodoreda i Gurguí (Bartzelona, 1908 - Girona, 1983)XX. mendeko literatura katalaneko idazlerik ezagunenetakoa da, bai Katalunian bai handik kanpo be: haren obrea hogeita hamar hizkuntzatara itzulia dabe. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, erbestera jo behar izan eban. Genevan bizi zala ondu eban bere obra nagusia, 60ko hamarkadan. Literatur genero guztiak landu zituan, baina ipuinginak eta eleberriak idatzi zituan batez be. Rodoredak idatzitakoak dira, besteak beste: Aloma (1938), Diamantearen plaza (1962, Maite Gonzalez Esnalek euskeratua), Jardí vora el mar (1967), Quanta,quanta guerra... (1980), La mort i laprimavera (1986) eta Isabel i Maria (1991).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!