Euskerea eta mitologia aztergai, Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarrean
2013-05-24 15:48 Euskerea berbagaiMitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean egingo dabe Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarra, zapatuan, maiatzak 25, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Mitologia eta hizkuntzea landu dituen hainbat adituk hartuko dabe parte jardunaldian, besteak beste, Roslyn M. Frankek, Juan Inazio Hartsuagak eta Felix Zubiagak.
Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean egingo dabe Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarra, zapatuan, maiatzak 25, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Mitologia eta hizkuntzea landu dituen hainbat adituk hartuko dabe parte jardunaldian, besteak beste, Roslyn M. Frankek, Juan Inazio Hartsuagak eta Felix Zubiagak.
Mitologiak gure hizkuntzearen sorrera hobeto ulertzeko emon leiken laguntzinoa izango dabe berbagai. Juan Inazio Hartsuagak edegiko dau egitaraua, berak idatzitako Hitzak fosil liburuan batutako hainbat proposamen azalduko ditu; ostean, Roslyn M. Frankek Hamalau irudiaren inguruan jardungo dau.
Atsedenaldia amaituta, 12:00etan, Felix Zubiagak Sumeriar-euskal ipuinaren antzezpena berbaldia emongo dau. Xabier Renteriak euskeraz berba egitean hizlariak daukazan adiera inkonziente batzuei tiraka, antxinako mundu ikuskerak jorratuko ditu.
Arrastian, Joxemiel Barandiaran Museo ezagutzeko bisita gidatu antolatu dabe. Buelta, Gogoratuz izeneko atalean, Jorge Oteitza eta bere gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozinoak aztertuko dira. Ondoren Antonio Laguardiak idazkera iberiarraz dauen teoriaren barri emongo dau. Amaitzeko, liburuen aurkezpenak eta Iruña-Veleiari buruzko azken barriak azalduko ditue
Izena emoteko argibideak: euskararenjatorria@gmail.com.
Egitaraua:
- 9:30 Harrerea, akreditazinoa eta liburuen erakusketa
- 9:45 Agurra eta aurkezpena
- 10:00 Juan Inazio Hartsuaga: Hitzak fosil
- 10:45 Roslyn M. Frank: En busca de los atributos y huellas cognitivas de la figura de Hamalau dentro y fuera de Euskal Herria
- 11:30 Atsedenaldia
- 12:00 Felix Zubiaga: Sumeriar-euskal ipuinaren antzezpena
- 12:30 Xabier Renteria: Aitzin euskal mundu ikuskera: mitologia eta euskara aurreindoeuroparrak.
- 13:15 Ahozko komunikazinoak
- 13:35 Mahai-ingurua: Euskerearen jatorrirantza Mitologiaren barna.
- 14:00 Bazkaria
- 16:30 Bisitaldi gidatua: Joxemiel Barandiaran Museoa
- 18:15 Gogoratuz: Jorge Oteitza. Gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozioak
- 18:50 Bisitaria: Antonio de la Guardia. La escritura íberica y los jeroglíficos del S. 8 a.C al 29 a.C.
- 19:35 Liburuen aurkezpenak: Jabier Goitiaren El ADN del euskera, Luis Silgoren Estudios de toponimia ibérica, Antonio Arnaizen El origen de los vascos eta Felix Zubiagaren Hitzen jatorria.
- 20:00 Iruña-Veleia: zer barri?
- 20:10 Biltzarraren amaierea
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Friki kuadrillea.