Hiribil gunea, euskalgintzarako espazio barria Bilbon

Bizkaie! 2026-10-09 07:39   Kulturea

Lanerako eta batzeko lekua izango da.





Bart aurkeztu dabe Hiribil gunea izeneko alkargune barria Bilbon, Done Bikendi kaleko 3. zenbakian, Kafe Antzokiaren parean, hain zuzene. Euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkariak bertaratu dira, gunea ikusi eta funtzionamenduaren barri bertatik bertara izateko. Hiribil lanerako eta batzeko lekua izango da, Bilboko euskalgintzeari funtzionetako lekua eta euskalgintza nazionalaren eragileei Bilbon eta Bilbotik lan egiteko erraztasunak eskaini.

Zenbat Gara alkartearen ekimenez sortu da espazio hau, Bilbon euskalgintza orokorraren erreferente baten faltea egoalako, eta horrek herri ikuspegia daben eragileen jarduteko aukerak gitxitzen egozala ikusita. Bilboko erdigunean bertan lanerako lekua izango da, ondo konektauta, erreferentziazko ingurune politiko, kultural eta sozialetatik gertu.

Hiribil guneak ondoko aukerak eskainiko ditu: erabilera anitzeko aretoa, bilera gelea eta bulegoa, besteak beste. Egunerokoan lan egiteko edo bilerak, formazinoak, mintegiak eta antzekoak egiteko lekua izango da, euskalgintzako eta euskerazko jarduna daben eragile sozialei zuzendua. Lanerako ingurunea izateaz gan, euskalgintzako eragileen arteko hartu-emonak sendotu eta Bilborako proiektu barriak sortzea be badau helburu.

Zenbait eragilek dagoeneko adierazo dabe bertan parte hartzeko asmoa eta datozen asteotan be beste eragile batzuekakaz hartu-emonak egingo ditugu Hiribil Gunea aurkezteko. Interesa dauen edozeinek informazino guztia dauka eskuragarri www.hiribil.eus webgunean edo hartu-emonetan jarri daiteke harremanak@hiribil.eus helbidera idatzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu