Garikoitz Mendizabal: 'Txistua ez da inoiz supermodan egon baina ez da sekula modatik pasauko'
2014-06-23 11:32 BarriketanBilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria
Juan de Diego, Massimax Project eta Liya Grigoryan TRio, Bermeoko XVII. Jazzber jaialdian
2014-06-20 15:40 MusikeaBermeoko XVII. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 2tik 4ra bitartean. Aurten, Jazzber jaialdi honetan, Juan de Diego euskaldunak, Suedian eta Italian ibilbide luzea dauen Massimax Projectek eta Liya Grigoryan armeniarrak sortutako hirukoteak hartuko dabe parte. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrera debalde izango da.
Daborduko 350 lagunek emon dabe izena Gorbeia Suzien mendi lasterketan
2014-06-20 14:32Gorbeia Suzien Banco Mediolanum Sari Nagusia urriaren 18an izango da. Izena emoteko epea bagilaren 16an hasi zan, astelehenean, eta egun gitxi honeetan daborduko 350 korrikalari apuntau dira.
'Interbentziñuak', Eibarreko fabrikak berreskuratzeko proposamen artistikoak
2014-06-20 12:41 KultureaEibarren hutsik dagozan eta erabilten ez diran eremu eta eraikin industrialak berreskuratzeko Interbentziñuak egitasmo artistikoa inauguratuko da bagilaren 20an, Eibarko BHren fabrika zaharrean. EHUko Arte Ederren Fakultadeak, Berreibar Ekimen Kulturala alkarteak eta Eibarko Udalak jardun dabe alkarlanean.
'The Invisible Woman'
2014-06-20 11:23 Zinema kritikakRalph Fiennesen egitasmo personala da film hau, eta zuzendaria izateaz gan, Dickensen papela be egiten dau. Felicity Jonesek, Nellyren papelean, ederto erakusten dau emakume horrek bizitako mina, larritasuna eta zoriontasun momentu laburrak. Dana dala, esango neuke kimikak huts egiten dauela maitale biak alkarregaz dagozanean.
Zaparrada ume konparsea sortu dabe Zenbat Gara eta Kurkuluxetan alkarteek
2014-06-20 11:14 Euskerea berbagaiKurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Zaparrada ume konparsea sortu dabe Algara konparsearen magalean, besteak beste, Bilboko Aste Nagusian euskeraz biziteko, berba egiteko eta ondo pasetako ume bilgunea eregiteko eta umeentzako gune erreferentziala bilakatzeko helburuakaz.
Joseba Intxaustik 'Euskara eta hizkuntzak, gizartean' argitalpena aurkeztu dau
2014-06-19 14:35 Euskerea berbagaiEuskerea eta hizkuntzen Historia Sozialaz 50 urtetan idatzitako artikulu-bildumea batu dau Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainak hiru liburukitan banatutako Euskara eta hizkuntzak, gizartean beharrean. Hain zuzen be, Euskaltzaindiaren Etxeberri Bilduma-ko 2., 3. eta 4. zenbakiak dira. Bilbon aurkeztu dau, Euskaltzaindiaren egoitzan.
'Ikerketa Feministarako Metodologia: Giza eskubideen aldeko tresnak eta aplikazinoak' jardunaldiak gaur eta bihar, Donostian
2014-06-19 11:30 jardunaldiakHegoa Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta SIMReF Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegiak antolatu ditue topaketak. Donostian 200 bat ikertzaile, irakasle eta aditu batuko dira, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Gradu Aretoan, bagilaren 19an eta 20an.
Kale musikarik onena Zornotzan, Haizetara jaialdiaren IX. edizinoan
2014-06-18 18:12 MusikeaAurten 12 herrialdetako 48 musika-taldek aurkeztu zituen euren proposamenak (Frantzia, Holanda, Portugal, Italia, Japonia, AEB, UK, Brasil, Polonia, Errumania, Espainia eta Hungaria) eta lehiaketan parte hartuko daben 9 banda aukeratu ditue antolatzaileek, horreen artean.
30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan
2014-06-18 17:41 BertsolaritzeaEskualdeetako Bertsolari Txapelketak amaitu ostean, erabagita dagoz zeintzuk izango diran 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantauko daben bertsolariak. Danetara, 30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan.
Hodei Egiluzen aldeko kantea sortu dau Garik, euskal musikari ugariren laguntzinoagaz
2014-06-18 14:39 Musikea2013ko urrian Anberesen desagertu zanetik, zortzi hile joan dira Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren barririk euki barik. Hodei Bila alkarteak kontzertu solidarioa antolatu dau biharko eta, Gari abeslariaren ekimenez, hainbat musikari batu dira kanta bat sortzeko. Bihar entzun ahal izango da lehenengo aldiz.
Scorpions taldeak edegiko dau Azkena Rock jaialdia, bagilaren 20an
2014-06-18 14:39 MusikeaScorpions, Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Kadavar, Royal Thunder, Bombus... Hemen da hamahirugarren Azkena Rock jaialdia. Rockzaleek Mendizabalan daukie hitzordua asteon, bagilaren 20an eta 21ean.
43 miloe euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea indartzeko
2014-06-18 14:05 Euskerea berbagaiEuskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.
Postontziko Arratia
2014-06-18 12:37XX. mendearen lehen erdian argitaratu ziran Arratiari buruzko posta-txartelak batu ditu Jon Urutxurtu zeanuriztarrak Arratia posta txartelean liburuan. Egileak dinoanez, garai bateko bizitza ezagutzeko leiho izan daitekez irudi honeek. Barikuan, bagilak 20, Igorreko Lasarte aretoan aurkeztuko dabe, 20:00etan.
Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu ditu
2014-06-18 11:04 MusikeaMarka guztiak apurtuko ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak, daborduko eguneko sarrera guztiak eta bonuak salduta dagoz. Halanda ze, 120.000 lagun batuko dira garagarrilaren 10etik 12ra bitartean Kobetamendin, inoizko gehien.
Jean-Baptiste Orpustanek eta Mariasun Landak jasoko dabe aurtengo Eusko Ikaskuntza saria
2014-06-17 18:45 sariak-autortzakSari horren helburua kulturearen mesedean jardunean dagozan ikertzaile, zientifiko eta Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna autortzea da. Esan bezela, Orpustanek eta Landak ex aequeo jasoko dabe. Holan jakinarazo dabe gaur, bagilak 17, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.
WOPeak ekimenak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendietara eroango ditu Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo
2014-06-17 18:36Mendia, jarduera alpinoa, izan ziran WOP Fundazinoaren lehenengo pausuen abiapuntua, 2010ean. Eta mugarriz mugarri, beste erronka bati ekitekotan dabilz. Gaur aurkeztu dabe Bilbon WOPeak egitasmoa, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendi ezagunetara eroango dituan ekimena
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala zapatuan jokatuko da Orion
2014-06-17 17:24 BertsolaritzeaBagilaren 21erako egun osoko jai ederra antolatu da Eskolartekoaren harira. Goizeko 11:00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, bertso-eskolen emonaldiak eta erromeria.
Michel Camilo Trio, Jack De Johnette eta Diego 'El Cigala', 38. Getxo Jazz Jaialdian
2014-06-17 15:46 MusikeaAurten be Getxoko Jazz Jaialdiak abiatuko dau EAEko udako jazzaldien denporaldia. Garagarrilaren 2tik 6ra hamazortzi emonaldi eskainiko ditue, tartean, Jack De Johnette, Michel Camilo Trio eta Diego El Cigala-ren kontzertuak. Sarrerak salgai dagoz daborduko.






















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra