Juan de Diego, Massimax Project eta Liya Grigoryan TRio, Bermeoko XVII. Jazzber jaialdian

Bizkaie! 2014-06-20 15:40   Musikea

Bermeoko XVII. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 2tik 4ra bitartean. Aurten, Jazzber jaialdi honetan, Juan de Diego euskaldunak, Suedian eta Italian ibilbide luzea dauen Massimax Projectek eta Liya Grigoryan armeniarrak sortutako hirukoteak hartuko dabe parte. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrera debalde izango da.

Bermeoko XVII. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 2tik 4ra bitartean. Aurten, Jazzber jaialdi honetan, Juan de Diego euskaldunak, Suedian eta Italian ibilbide luzea dauen Massimax Projectek eta Liya Grigoryan armeniarrak sortutako hirukoteak hartuko dabe parte. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira eta sarrera debalde izango da. Jam sessiona Izaro Irish pubean egingo dabe.

Aingeru Astui Bermeoko Udaleko Kultura zinegotziak eta Joseba Verdes eta Igor Markaida Jizz-jazz taldeko kideek aurkeztu ditue Jazzber 2014ren nondik norakoak prentsaurrekoan.

Jaialdia garagarrilaren 2an hasiko da. Juan de Diegoren taldeak abiatuko dau egitaraua, 20:30ean. 2012an kaleratutako Erbestea diskoari esker, Juan de Diegok sendotasuna emon eutson urtebete lehenago sortutako Trakas proiektuari. Guzti horren emoitzea konposizino originalen bilduma ederra da.Jazz Groove aurreratua eta ausarta eskainiko dabe, azaldu dabe prentsaurrekoan. De Diegogaz tronpeta-joleagaz batera, Llorenc Barceló organo-jolea eta Dani Dominguez bateria-jolea egongo dira.

Garagarrilarean 3an, Massimax Project taldearen txandea izango da Kafe Antzokian, 20:30ean. Euren musikaren elementu nagusia edertasun handiko konposizio finak dira, eta musikariei be bat-batekotasuna garatzeko askatasun handia ematen deutsie. Hirukotea osotzen dabe Simon Berggrenek (pianoa), Max Thornbergek (kontrabajua) eta Massimiliano Salinak (bateria) dira.

Liya Grigoryan Triok garagarrilaren 4an emongo dau kontzertua Kafe Antzokian. Errusian eta Holandan ikasitako Liya Grigoryan piano-jole armeniarrak hainbat sari hartu ditu eta nazinoarteko jazzaren figura handienakaz jo dau Europako jazzaldirik garrantzitsuenetan. Hirukote honetan, Grigoryanekin batera dagoz Marco Zenini (kontrabajua) eta Ivars Arutyunyans (bateria). Egun berean Izaro pubean jam sessiona egingo dabe, 22:00etatik aurrera.

Aingeru Astuik gogoratu dauenez, Jazzber eskualdean ospatzen dan jazz jaialdi bakarra da. Astuiren esanetan, jazzaldiak Bermeo eta inguruko herrietako jazz musika zaletuei eta musika zaleei orokorrean, kontzertuekaz gozetako, eta jazz estiloa hobeto ezagutzeko aukera emoten deutsie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu