Hizkuntzen alkarbizitzearen alde egingo dau 2013ko Korrikak

Dabi Piedra 2012-11-09 14:13   Euskerea berbagai

Bilbon, Unesco Etxean, aurkeztu dabe gaur AEKren 18. Korrika, martiaren 14tik 24ra bitartean egingo dana. Ohiko moduan, Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu euskerearen aldeko aldarriak, oraingoan Andoainen hasi eta Baionan amaituta. Euskerea ikasten edo alfabetizetan dabilzan guztiak omenduko ditu 2013ko Korrikak. Aurtengo leloa, Eman euskara elkarri izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miren Aisiainek umeentzako 'Hara!' albuma kaleratu dau Pamielagaz

Bizkaie! 2012-11-09 13:36   Kulturea

Miren Aisiainek Hara! album ilustraua kaleratu dau Pamiela etxeagaz. Zezeilean jaso eban umeentzako album ilustrauak sortzeko Etxepare sariaren emoitzea da argitalpena. Amama batek igerilekuan batzen dauen ume baten istorioa kontetan dau liburuak.

Bizkaitarren lanak izango dira nagusi Lekeitioko 35. Zine Bileran

Bizkaie! 2012-11-09 13:30   Barriak

Igaz baino hiru film gitxiago lehiatuko dira aurten, 30 film labur, hain zuzen, Urrezko Antzarra eskuratzeko asmoz, Lekeitioko 35. Euskal Zine Bileran. Zemendiaren 26tik abenduaren 1era bitartean izango dira euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarraren emonaldiak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Indarkeria sexistearen kontrako 'Beldur barik!' flasmoba, zapatuan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-11-09 13:04

Zapatuan, zemendiak 10, Beldur barik! flashmoba egingo dabe Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Lady Gagaren Telephone abestia gidari. Musikea, jantzea eta parte-hartzearen bitartez, herritarrak indarkeria sexistea gaitzestea gura dabe antolatzaileek.

Oier Santos gipuzkoarrak 'Ez zuten erantzun' lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-09 12:25   Kulturea

Oier Santosen Ez zuten erantzun nobelea, Ferdinand von Schirachen Krimenak eta Tea Obrehten Tigrearen emaztea liburuak kaleratu barri ditu Erein argitaletxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaztezulok gazteezi zuzendutako 'Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoa abiatu dau

Bizkaie! 2012-11-09 10:57   Euskerea berbagai

Gaztezulo aldizkariak Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa marxan ipini barri dau, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHUgaz alkarlanean. Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira antolatu dabe ekimena, gazteak euskeraz biziten animetako.

Txillardegi Gogoan omenaldi-ekitaldia egingo dabe gaur EHUren Donostiako Campusean

Bizkaie! 2012-11-09 09:57   sariak-autortzak

EHUk Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dau gaur, hilak 9, Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko areto nagusian. Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasiko da. Xabier Etxague EHUko Filosofia eta hezkuntza Zientzien Fakultadeko dekanoak eta Gidor Bilbao EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko errektoreordeak egingo dabe agurra eta ekitaldiaren edegitea eguerdian.

Arty Walks-Arte Zirkuitoa argazki lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2012-11-08 17:16   sariak-autortzak

Blv-Art programako Arty Walks-Arte Zirkuitoa izeneko bisita gidatuak dirala eta egindako argazki lehiaketearen irabazleen barri emon dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Maitane Quinteiro, Santiago Tabuyo, Ana Belén Llorente, Nerea Peña, Francesco Pagano eta Ainhoa Olanoren irudiak izan dira onenak, hain zuzen be.

Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda, GauArt saioko protagonistak Artiumen

Bizkaie! 2012-11-08 14:50   Musikea

Gasteizko Artium museoak eta Jimmy Jazz aretoak GauArt saioa antolatu dabe alkarlanean. Musikea eta artea dira egitasmo barriaren osogai nagusiak. Lehenengo ekitaldia zemendiaren 16an egingo dabe, 22:00etatik aurrera. Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda dj-ek estreinauko dabe GauArt.

Badator 'Eztabaidak Literatureagaz' programea Jon Bilbao eta Luis Landerogaz

Bizkaie! 2012-11-08 11:46   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Luis Landero eta Jon Bilbao idazleen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, zemendiaren 13an, 19:00retan, literaturearen espazioaren inguruan; erabilten diran espazioak, eremu edegiak eta zarratuak; urikoak edo landa guneetakoak, intimoak, eta batzuetan egilearen buruan baino existiduten ez diranak.

Bederatzi museo gehiago batu dira Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistrora

Bizkaie! 2012-11-08 10:23   kulturbiz

Ondokoak dira zerrendara batutakoak: Bilboko Artelan Berreginen Museoa; GOAZ Museum (Bilbo); Eskuadra Zaharra Museoa (Eibar); Barco Museo Mater (Pasaia); Durangoko Arte eta Historia Museoa; Makina Erremintaren Museoa (Elgoibar); Zarauzko Arte eta Historia Museoa; Margarita Maria Museoa (Berriz); Museo-Territorio Lenbur (Legazpi); eta Ondartxo, Itsas kulturaren zentroa (Pasai San Pedro).

'Dale candela' izango da Itziarren Semeak taldearen disko barriaren izenburua

Bizkaie! 2012-11-08 10:00   Musikea

Itziarren Semeak taldea joandako urriaren 22tik dago Dale candela disko barria grabetan Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazoren eskutik. 15 kantu tropikalez osotutako lana Mauka diskoetxeagaz kaleratuko dabe.

Izaki Gardenak taldeak 'Itsargiak' lehenengo disko laburra argitaratu dau

Bizkaie! 2012-11-07 17:33   Musikea

Jon Basagurenek aurkeztu barri dau Izaki Gardenak (Oihuka) proiektua. Itsasargiak disko laburra da lehenengo emoitzea. Amerikar musikea, popa eta rocka nahastau ditu, ahotsari garrantzi berezia emonez. Zemendiaren 10an Gasteizko Gaztetxean joko dau, 21:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zarautzen batuko dira Euskal Herriko bertso-eskoletako kideak zemendiaren 24an

Bizkaie! 2012-11-07 16:53   Bertsolaritzea

Beeee Eguna Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketea zemendiaren 24an izango da, Zarautzen. Hango eta hemengo helduen bertso-eskolen arteko harremonak egitea eta alkarregaz bertsoaz, jaiaz, lagun taldeaz gozetako egitaraua atondu dabe.

Bilboko XXXI. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 19tik 25era bitartean izango da

Bizkaie! 2012-11-07 14:52   Kulturea

Danetara, Kuba, Kolonbia, Hungaria eta Mexiko zein Katalunia, Andaluzia, Kantabria Kanarietako eta Bizkaiko, Leioako taldeek 10 ikuskizun eta 19 emonaldi eskainiko ditue. Horrezaz gan, ikastaroak, berbaldiak, erakusketak, liburu aurkezpenak, omenaldiak eta proiekzinoak be izango dira aurten.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kontseiluak euskeraz biziteko eskubidea aldarrikatuko dau abenduaren 1ean Donostian

Bizkaie! 2012-11-07 14:36   Euskerea berbagai

Osasun arloan euskeraz bizi nahi daben hainbat herritarrek eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok agerraldia egin dabe Bilbon. Euskeraz biziteko nahia abenduaren 1ean Euskaraz bizi nahi dugu lemapean Donostian egingo dan manifestazinoan aldarrikatuko dala aurreratu dabe, eta herritarrei parte hartzeko deia egin deutsie.

Artea eta ekologia aztertuko ditue Leioako III. Su + Arte Sinposioan

Bizkaie! 2012-11-07 13:11   jardunaldiak

EHUko Arte Ederren Fakultadeko Ikasketa Barrikuntzako eta Kalidadeko Dekanordeak artearen eta ekologiaren arteko hartu-emona aztergai izango dauan III. Su + Arte Sinposioa antolatu dau Leioako Campusean. Zemendiaren 7an eta 8an egingo ditue topaketak.

'Palosanto' Ion Macareno eta Fernando Mestreren erakusketea, Bilboko Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2012-11-07 12:45   Kulturea

Ion Macareno eta Fernando Mestre EHUko Arte Eder Fakultadeko artistek Palosanto erakusketea edegiko dabe iluntzean Bilboko Batzar Nagusietako egoitzan. Zemendiaren 30era arte egongo da zabalik.

Literaturea, zinemea eta mendia berbagai egunotan, Gasteizko EHUko Letren Fakultadean

Bizkaie! 2012-11-07 11:56

Literatura, zinema eta mendiari buruzko II. Jardunaldiak hasi barri ditue Gasteizko EHUko Letren Fakultadean. Aurten jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo ditue. Esplorazino geografikoa, kirol eta mendiko jarduerak, mendi liburuak eta beste hamaika gai jorratuko dira zemendiaren 9ara arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Europar LUX Sariak jaso dituen filmak Euskadiko zinema-aretoetan egongo dira ikusgai Zineuskadiri esker

Bizkaie! 2012-11-07 10:50   Barriak

Zemendian, Media Antena Euskal Herria-ren laguntzinoari esker, azken hiru edizinotan Lux Sariak jaso dituen filmak ikusgai egongo dira Tolosan, Ordizian, Barakaldon eta Andoainen, Zineuskadiren areto sarearen barruan dagozan zinemetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)