Perlak saileko 16 filmak izango dira Publikoaren Sarirako hautagaiak

Bizkaie! 2025-09-12 13:26   Zinemea

Saridunak 50.000 euro jasoko ditu.

Perlak sailean barruan hartutako 16 filmak Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko hautagai dira. Halanda ze, herritarrek erabagiten dabe, bozketa bidez, irabazlea.

Perlak saila, Armani Beautyk babestua, nazinoarteko beste jaialdi batzuetan saritutako edo autortutako filmez osotuta dago. Proiekzinoak Victoria Eugenia Antzokian egiten dira eta film bakotxaren lehen proiekzinora joaten diran ikus-entzuleek film irabazlea aukeratzeko botoa emon leikie. Saria Zinemaldiaren amaierako galan emoten da.

Donostia Hiria Publikoaren Sariak txatal bi ditu: Film Onenaren Saria, 50.000 eurokoa, eta Europako Film Onenaren Saria, 20.000 eurokoa. 

Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu dauenez, Donostiak lau aldetatik arnasten dau zinemea. Udalak Zinemaldiagaz dauen konpromisoaren izateko arrazoia da ekitaldi horrek mundu osoan uriari eskaintzen deutson oihartzuna eta proiekzinoa. Uri asko dagoz, A kategoriako zinema-jaialdia izatea amesten dabenak, hori lortzeko diru asko inbertidu baina ezin izan dabenak. Guk badogu holako jaialdia, beraz, merezidu bezela balorau eta jagon behar dogu. Urtean bederatzi egunetan zehar, donostiarrak buru-belarri ibilten dira, gurea bezela sentiduten dogulako. Urte osoan inpaktua sortzen dauen jarduerea da, mundun eredu gara.

Igaz, Donostia Hiria Publikoaren Saria, Emmanuel Courcolen En fanfare jaso eban, Cannes Premièren estreinau ondoren. Gainera, Mohammad Rasoulofen The Seed of the Sacred Fig filmak Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso eban Europako film onenaren kategorian, Cannesen Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI saria eskuratu ondoren.
 
Lanbakoentzako sarrerak doban

Aurreko urteetan lez, Donostiako Udalak Donostia Zinemaldirako 1.000 konbidapen banatuko ditu udalaren webgunean, 010 telefonoan edo Udalinforen edozein bulegotan eskabidea egiten daben lanbakoen artean. Konbidapenak datorren astelehenetik (hilaren 15a) eguaztenera bitartean eskatu daitekez eta langabezian egonik Donostian erroldauta dagozan eta 18 urtetik gorako personek eskatu leikiez. Datuak egiaztau ondoren, konbidapenak Easoko Udalinfo bulegoan (Easo kalea 41) jaso ahalko dira. Bertan, nortasun-agiria eta langabeziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Epea irailaren 17ko 14:00etan amaituko da.

Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek, Donostiako Udalagaz dauen lankidetzearen balioa azpimarratu dau: Zinemaldiak uriko errealidade sozialen aurrean sensibilidadea izaten jarraitu gura dau eta programazinoan ezeze, holako ekintzetan be islatu behar da. Ekintza horreen helburua ateak edegitea eta zinea herritar guztiei hurreratzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu