Azken egunak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketearen IX. edizinoan parte hartzeko

Bizkaie! 2013-01-24 13:30   sariak-autortzak

Sopelako IX. Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketan gutunak aurkezteko epea zezeilaren 1ean amaituko da. Eskutitzek honako gaia landu beharko dabe: maitasuna edo maitasun eza, eta persona errealei edo errealak ez diranei idatzi ahal izango jake.

Sopelako IX. Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketan gutunak aurkezteko epea zezeilaren 1ean amaituko da. Urtero legez, San Valentin jaiagaz batera Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketearen beste edizino bat ospatuko da, aurtengoa bederatzigarrena. Eskutitzek honako gaia landu beharko dabe: maitasuna edo maitasun eza, eta persona errealei edo errealak ez diranei idatzi ahal izango jake. Gutunak euskaraz edo gazteleraz idatzi daitekez.


Lehiaketeak kategoria bi ditu:

Gazteen kategoria

a. 12 urtetik 15 urtera bitartean.
b. 16 urtetik 18 urtera bitartean.

Nagusien kategoria

a. 18 urtetik gora.
b. 60 urtetik gora.

Aurkezteko ezinbesteko baldintzak honakoak dira: gehienez be bi orrialdeko luzerea izango dabe. Jatorrizko lanak izango dira eta/edo ez dira egongo aldez aurretik iragarrita edo sarituta.

Interesautakoek euskeraz edo gaztelaniaz idatzitako nahi beste gutun aurkeztu ahal izango dabe. Gutun bakotxak izengoiti edo lelo desbardin bat eroan beharko dau. Gutunazalean kategoria agertu beharko da. Honen barruan beste gutun-azal bat sartu beharko da eta horren azalean izengoitia zehaztuko da, barruan idazlearen datuak aitatuz (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).

Gutunak Kurtzio Kultur Etxean, Mendieta 11 48.600 -Sopela- (astelehenetik barikura 11:00-14:00/16:00–20:00 zapatu eta domekatan 11:00-14:00/17:00-20:00) aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 1ean amaituko da.

Epaimahaiaren erabagia zezeilaren 14an ezagutarazoko da eta apelaezina izango da. Egun horretan bertan egingo da saribanaketea Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da sari-banaketa honetara etortea.


Sariak:

Gazteen kategoria

a. 12 urtetik 15 urtera bitartean. Herriko dendetan gastetako txartela.
b. 16 urtetik 18 urtera bitartean. E-book bat.

Nagusien kategoria

a. 18 urtetik gora. E-book bat.
b. 60 urtetik gora. Herriko dendetan gaztetako txartela.

Sopelako Udaleko kultura sailak lehiaketan parte hartzen daben gutunak gordeko ditu, argitalpenen batean argitaratzeko eskubidea izanik.

Epaimahaiak sariak hutsik itxi ahal izango ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu