Terminologia naturala eta planifikaua aztertuko ditue Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldietan

Bizkaie! 2013-01-22 17:26   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoan terminologia garatzeko eta finkatzeko dagozan erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoetea izango da Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldien ardatza. Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan egingo ditue mintegiak, eguazten eta eguenean.

Euskerearen normalizazinoan terminologia garatzeko eta finkatzeko dagozan erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoetea izango da Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldien ardatza. Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan egingo ditue mintegiak, eguazten eta eguenean. EHUko Euskara Institutuak antolatu ditu jardunaldiok.

Terminologia naturala eta terminologia planifikaua euskerearen normalizazinoari begira gaia aukeratu dabe Ugarteburu Terminologia Jardunaldien bosgarren edizinoan. Eguaztenean, hilak 23, 9:00etan hasiko dira jardunaldiak. Fernando Plazaola EHUko Ikerketearen arloko errektoreordeak, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Peio Salaburu EHUko Euskara Institutuko zuzendariak hartuko dabe parte edegiera-ekitaldian.

Mahai-inguruak, komunikazinoak eta eztabaidak izango dira jardunaldietan. Ondoko irakasle eta adituek hartuko dabe parte: Mercé Lorente (Pompeu Fabra Unibersidadeko Institut Universitari de Linguistica Aplicada), Asier Larrinaga (EiTB), Irene Aldasoro (Legeak/Leyes proiektua), Lurdes Auzmendi (EHUko irakaslea eta interpretea), Xabier Balerdi (Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila), Txantxon Zubeldia (Elkar), Itziar San Martin (EHU), Araceli Diaz de Lezana (Eusko Jaurlaritzea), Iker Etxebeste (UZEI), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa), Miren Azkarate (Euskaltzaindia), Txema Pitarke (CIC NanoGUNE) eta Arturo Elosegi (EHU).

Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldien egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu