Elkarlan Sariek lau proiektu sarituko ditue
2025-09-12 12:19 KultureaBakotxak 9.000 euro jasoko ditu.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazino Digital eta Autogobernu sailak atondutako Elkarlan Sarien helburua da balio publikoan sortutako proiektuak sustatu eta autortzea. Sari horreen bidez balio komunitarioak indartu eta sustatu nahi dira, esaterako konpromisoa, ahalegina, lankidetzea, alkartasuna, aniztasuna, errespetua eta guztion ondoizatea. Aurkeztutako ekimenen izaera barritzailea, eredugarritasuna eta personen eta kolektiboen ahalduntzea kontuan hartuko dira eta proiektuek gobernantza eta partaidetza sustatu behar dabe, Euskadin balio publikoa alkarlanean sortzeko ezagutza eta lankidetza-sarea sendotze asmoz.
Bultzadea gobernantza, kultura demokratiko eta parte-hartzeari
Osasuna, ingurumena, garapen ekonomikoa, ikaskuntza-kulturea eta gizarte-kohesinoa, gobernantza, kultura demokratikoa eta erabagi publikoetan parte-hartzea lako arloetan eragina daben proiektu barritzaileak sarituko dira.
9.000 euroko lau sari emongo dira. Prestazino ekonomikoaz gan, proiektu irabazleek kanpo-aholkularitzea jasoko dabe euren proiektua beste eragile batzuei transferiduteko prozesuari jagokonean.
Hautaketa Batzordeak proiektuen balorazinoa egingo dau eta betiko lez, parte-hartze prozesua be egingo da Irekiako webgunean herritarrek gustukoen dituen lau proiektuak bozkatu deien.
Proiektuak aurkezteko epea gaur hasi (hilak 12) eta urriaren 12an amaituko da. Proiektuak martxan edo garapen fase aurreratuan egotea beharrezkoa da eta lankidetzan oinarritutako partaidetza ikuspegia barruan izatea. Eskabideak hemen egin daitekez.
Hamarkada bat eta gero, erabat egonkortuta dagozan sariak
Elkarlan Sarien 10 edizino baino gehiago egin dira daborduko. Tarte horretan, 250 proiektu baino gehiago aurkeztu dira. Saritutako proiektuen artean, badira azpimarratzeko hainbat, esaterako: Argia Fundazinoaren Arte Komunitarioa, buruko gaixotasuna daben eta ez daben personen kohesino soziala bultzatzeko; Lurgaia Fundazinoaren basoak berreskuratzeko eta natura-ondarea babesteko proiektua; Euskarabentura Espedizioa, gazteen artean euskerea eta euskal kulturea sustatzeko; edo Asparbi Alkartearen (Parkinson Bizkaia Alkartea) proiektua, Parkinson gaixotasunaren eraginpeko familien kolektiboari errehabilitazino-terapiari jarraipena emoteko proiektua whatsapp taldea sortzeko proiektua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!