Romano, Sclavis eta Texier hirukoteak edegiko dau aurtengo 365 Jazz Bilbao egitaraua
2013-01-23 17:09 Musikea365 Jazz Bilbaok zazpi kontzertu eskainiko ditu 2013an, lehenengoa Romano, Sclavis eta Texierrena izango da, zezeilaren 8an, Guggenheim museoan. Horrezaz gan, beste 16 emonaldi antolatu ditu Bilbao 700 Fundazinoak uriburuko hoteletan.
365 Jazz Bilbaok zazpi kontzertu eskainiko ditu 2013an, lehenengoa Romano, Sclavis eta Texierrena izango da, zezeilaren 8an, Guggenheim museoan. Horrezaz gan, beste 16 emonaldi antolatu ditu Bilbao 700 Fundazinoak uriburuko hoteletan.
Jazz frantsesaren maisuak dira Aldo Romano bateria-jotzailea, Louis Sclavis klarinete-jotzailea eta Henri Texier kontrabaju-jotzailea. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Zezeilaren 8ko saioaren ostean, nazinoarteko jazz onenaren aleak etorriko dira Bilbora: apirilaren 4an, Lizz Wright, eta 30ean, Ravi Coltraine Quintet, Compos Antzokian; leku berean, Tom Harrell Quintet, maiatzaren 22an; urriaren 4an, Cleveland Watkiss Quartet, Alkarte Filarmonikoan; eta zemendian, 5ean, Medeski, Martin & Wood, Camposen, eta 21ean, Avishai Cohen, Alkarte Filarmonikoan.
Hoteletako kontzertuetan, barriz, ondoko musikariek joko dabe, besteak beste, a Joaquín Chacón Trío, Joshua Edelman Trío, Rocío Faks Quartet, Blas Fernández Project, Gonzalo Tejada Quartet edota Sacratif Trío.
Aretoetako kontzertuetako sarrerak 6 euroan salduko ditue, eta hoteletakoak doban izango dira, edari bat hartzearen truke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!