Inazio Bastida 'Etxeberritxo' pandero-jotzaileren hiletea gaur egingo dabe Azpeitian
2013-01-25 12:09 MusikeaGaur barikua, hilak 25, egingo dabe Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero-jotzaileren hiletea Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 19:00etan. Eguenean hil zan, bihotzekoak jota, 70 urte zituala.
Gaur barikua, hilak 25, egingo dabe Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero-jotzaileren hiletea Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 19:00etan. Eguenean hil zan, bihotzekoak jota, 70 urte zituala.
Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo Azpeitian jaio zan 1943. urtean, Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian. Bere kontu hasi zan panderoa joten. Ibilbide oparoa egin eban hainbat trikitilariren ondoan. Joakin Errasti Epelarre soinu-jotzaileagaz batera Euskadiko Trikitixa Txapelketako finalaurrekora heldu zan 1979an.
Urteotan makina bat soinu-jotzailegaz ibili da plazaz plaza da, Epelarregaz, Artiasaran anaiekaz, eta azkenaldion Xabi Solano Esne Beltza taldeko kideagaz. Esne Beltzak trikitiaren munduari eskainitako Esne Zopak proiektuan parte hartu eban 2009an.
Etxeberritxorentzat bizipoz iturrietako bat izan da trikitixra eta panderoa, eta halan transmitidu izan dau oholtza ganean zein afari giroan, Euskal Herriko Trikitixa Alkartearen arabera. Bere pandero mobimentu bereziagaz, inguruko guztiak alaitzen zituan.
Hemen, igaz, Bilboko Aste Nagusian Esne Beltzak eta Etxeberritxok emopn eben kontzertua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!