Zergatik huts egiten dauen politikeak aztertuko dau ‘Miradas sobre el fracaso’ topaguneak
2013-01-24 10:10Esperientzia eta kasuen analisia da Miradas sobre el fracaso bilerearen azken helburua. Azterketa horrek zer ez egin edo zer egin behar dan hobeto ulertzeko eta, batez be, aurreikusteko balio dau, adierazo dau Ander Gurrutxaga soziologoak.
Ikuspuntu ekonomiko, sozial, kultural eta politikotik jorratuko dabe gaia nazinoarteko adituek. Gaur, hilak 24, 09:00etan, Bizkaiko Aretoan (Abandoibarra, 3 Bilbo) hasiko da Miradas sobre el Fracaso nazinoarteko topagunea. Ikuspegi politiko, ekonomiko, instituzional, kultural eta kontzeptualetik, porrota ikertuko dabe adituek. UPV/EHUko Caimpo Research Aldaketa, Berrikuntza eta Politika Publikoa izeneko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak (PIU) eta INNOLAB Gizarte Aldaketa, Berrikuntza eta Konplexutasuna ikertaldeak antolatu dabe barikura arte, hilak 25, iraungo dauen topagunea. Euskal Herriko Unibersidadeko soziologo Ander Gurrutxagak nabarmendu dau: jorratuko dan gaietako bat da politikeak zergaitik egin leiken porrot interesak ordezkatzeko eukan gaitasunean, eta zergaitik iges egiten dauen partaidetzeak ohiko eratik, baina ez dauen era barrietara heltzea lortzen.
Topagunean porrotagaz eta ondorioakaz lotuta dagozan bost alderdi jorratuko ditue adituek eta ikertzaileek. Ikertzaile honeek San Diego (AEB), Sao Paulo (Brasilia), Buenos Aireseko (Argentina) unibersidadeek, Bartzelonako Autonomo, Nafarroako, Granadakoa eta Euskal Herriko Unibersidadeak osotutako sarekoak dira. Lehenengo, porrotaren kontzeptua jorratuko dabe. Ondoren, ikuspuntu ekonomikotik, ohiko industrien galerek eta industrializazino-proiektuen porrotak sortu dituen aldaketa sozialak, urienak eta baloreenak ikertuko ditue. Topagunearen hirugarren zutabea kulturea izango da; izan be, giltzarria da kulturea ulertzeko eta erantzunak emoteko, beraz, porroten analisia egiteko sano garrantzitsua da. Politikeari be erreparauko deutsie; holan, Kaliforniako Unibersidadeko (San Diego-AEB) irakasle Carlos Wasimanek Como los gobiernos responden a las crisis: intereses y paradigmas berbaldia emongo dau, Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakasle Salvador Cardús i Rosek Del fracaso al clamor popular gaiaz berba egingo dau eta UPV/EHUko Marcos Engelken Jorgek, barriz, Innovaciones políticas o las múltiples formas de (NO) fracasar izenburuko berbaldia emongo dau. Amaitzeko, gizarte konplexuetako diseinu instituzionalak eta porrota be aztertuko dira topagunean.
Esperientzia eta kasuen analisia da Miradas sobre el fracaso bilerearen azken helburua. Azterketa horrek zer ez egin edo zer egin behar dan hobeto ulertzeko eta, batez be, aurreikusteko balio dau, adierazo dau Ander Gurrutxaga soziologoak.
Egitaraua:
Eguenean, urtarrilak 24
09:00--09:30 Harrerea.
09:30--10:15 Ander Gurrutxaga: Narrativas del Fracaso.
10:15--11:00 Ignacio Sánchez de la Yncera & Óscar Tejero Villalobos: Del fracaso como escándalo (o el infundado prejuicio de lo competente). Un tópico relevante para perspectivas ilusas.
11:00--11:30 Eztabaidea.
11:30--11:45 Kafea.
11:45--12:30 Carlos Waisman: Cómo los gobiernos responden a las crisis: intereses y paradigmas.
12:30--13:15 Dante Sica & Mauricio Claveri: La toma de decisiones como condicionantes del desempeño de los sectores primarios e industriales en la Argentina: análisis de casos específicos.
13:15--14:00 Eztabaidea.
14:00--16:00 Otordua.
16:00--16:45 Alexandre de Freitas Barbosa & Érica Ferreira de Andrade: El rol del BNDES en el desarrollo Brasileño y su actuación en la crisis del 2008.
16:45--17:30 Osvaldo Kacef: El éxito y el fracaso son dos impostores. Un repaso de la experiencia de las economías latinoamericanas desde la posguerra hasta la actualidad.
17:30--17:45 Kafea.
17:45--18:15 Salvador Cardús i Ros: Del fracaso político al clamor popular.
18:15--19:30 Eztabaidea.
Barikuan, urtarrilak 25
09:00--09:15 Harrerea.
09:15--10:00 Joaquín Susino: Consecuencias de la individualización del comportamiento demográfico.
10:00--10:30 Marcos Engelken Jorge: Innovaciones políticas o las múltiples formas de (No) fracasar.
10:30--11:15 Auxkin Galarraga Ezponda & Álvaro Luna García: Barreras y límites de la transición hacia la Sociedad del Conocimiento en Europa: acercamiento, alejamientos y alternativas a los objetivos Europa 2020.
11:15--11:30 Kafea.
11:30--12:15 Eztabaidea.
12:15--13:00 Eduardo Apodaka, Mikel Villareal, Jordi Morales e Itziar Ugarteburu: Ficción, método y fracaso: una reflexión inacabada sobre la resiliencia psicosocial.
13:00--13:45 Manuel González Portilla & José Urrutikoetxea Lizarraga: El límite y la exclusión como acicate creativo en el proceso vasco de modernización (1831-1975).
13:45--14:30 Eztabaidea eta topagunaren amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!