Durango eta Montevideo, Pakea Bizkaiari esker hurrago

Bizkaie! 2013-01-23 17:25

Gaur eguaztena, Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria dan Iker Basurkori Mikeldi bat (Mikeldia lau hankako erromatarren aurreko animalia baten irudia da. Durangon 1864an topau zan eskulturea da) grabatua dauen plaka bat emon deutso, Pakea Bizkaiako tripulazinoak Montevideon egin behar daben geldialdian, bertako Udalari emoteko.

Gaur eguaztena, Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria dan Iker Basurkori Mikeldi bat (Mikeldia lau hankako erromatarren aurreko animalia baten irudia da. Durangon 1864an topatu zan eskulturea da) grabatua dauen plaka bat emon deutso, Pakea Bizkaiako tripulazinoak Montevideon egin behar daben geldialdian, bertako Udalari emoteko. Horrek, bi herrien arteko hurreraketea gauzatzea dau helburu. Montevideo eta Durangoren arteko konekzinoa Bruno Mauricio de Zabala da, 1724an, Uruguay uriaren fundatzaile izandakoa eta Durangoko Zabala auzoan jaioa 1682ko urriaren 6an. Adiskidetasun mezua helarazo nahi jako Montevideoko Udalari, adierazo dau Iruarrizagak. Durangoko Udalean egin dan prentsaurrekoan, Basurko eta Iruarrizagaz gan, hirugarren etapako sei tripulatzaile barriak izan dira Aldaieta Itsas Alkarteko lehendakariagaz, Juan Jose Orozcogaz batera, izan be, tripulatzaileetako bi arabarrak dira aitatu alkarteko kide.

Tripulatzaileak Ushuaiarantz bidaiatuko dabe datorren zezeilaren 3an belaontziko patroiagaz, Unai Basurkogaz, bigarren kapitainagaz, Gonzalo Terceñogaz, eta Hezkuntza koordinatzaileagaz, Andrea Ruizegaz alkartzeko. Holan Bahia Blankatik Antartikako Penintsularantz abiatu ziran beste tripulatzaileei txandea hartuko deutsee. Gitxi gora-behera, Pakea Bizkaiako tripulazinoak zezeilaren 15ean Montevideora heltzea aurreikusia dauka eta horreen bisitea Udaleko Nazinoarteko Harreman eta Lankidetza Atalak sano interesgarritzat jo dau. Ana Maria Olivera alkateak egingo deutsee harrerea. Montevideoak proposamen hau pozarren hartu dau adierazo dau Basurkok. Bertan, Haize Hegoa Euskal Etxeagaz batera, beste ekitaldi batzuen artean, berbaldi bat eta ate-edegien eguna antolatu ditue gizarte-hezkuntza proiektua ezagutarazoteko Uruguayko herritarren artean. Euskal diasporeagaz kontaktuan izango dira eta bertan egingo dituen jarduerak dirala eta, gure lurraldea sustatuko dabe.

Pakea Bizkaiako tripulazinoak Groenladia-Ternuako espedizinoan, 2011. urtean Plentzia eta Placentia (Ternuako Hegoaldean) alkartu zituan. Sabino Laurizika ikertzailearen arabera, segurutik, Placentiaren izena bertan arrantzan ebilzan euskaldunek emona da eta Plentzia izenetik etor daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu