Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2013-01-23 11:47   Kulturea

Erroxape Bermeoko Emakumeen Alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau. 18 urtetik gorako emakume zein gizonek parte hartu daikie. Idazlanak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez. Lanak bialtzeko epea zezeilaren 11n amaituko da.

Erroxape Bermeoko Emakumeen Alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau. 18 urtetik gorako emakume zein gizonek parte hartu daikie. Idazlanak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez. Lanak bialtzeko epea zezeilaren 11n amaituko da.

Kontakizunek bost eta zortzi orri bitarteko luzerea euki behar dabe, eta orrialde bakarrean egongo dira idatzita, tarte bikotxagaz. Hiru kopia aurkeztu beharko ditue parte-hartzaileek. Lanak Erroxape alkartean (Erreten Lamera), Udal Liburutegian edo Gizarte eta Kultura etxean aurkeztu datekez.

Izenburua eta egilearen ezizena kartazal batean ipini behar da, kartazal horretan, lanaz ganera, beste kartazal bat sartuko da ondoko datuekaz: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

Aurkeztutako narrazinoak originalak eta argitaratu bakoak izan behar dabe. Egile bakotxaren lan bakarra saritu ahalko da. Lan originalak Erroxape alkartearen esku geratuko dira.

Sariei jagokienez, euskerazko eta gaztelaniazko lehenengo saridunak 400 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta finalistek, 200 eurona eta garaikurra. Modalidade bietan, irabazle eta finalistaren azpitik lehenengo sailkatzen dan idazle bermeotarrak sari berezia izango dau, 250 eurokoa, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu