Urtarrilaren 30ean amaituko da Leioako Umore Azokarako proposamenak aurkezteko epea

Bizkaie! 2013-01-24 12:44   Kulturea

Urtarrilaren 30ean amaituko da 2013. urteko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Azokea maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da, antolatzaileek adierazo dabenez.

Urtarrilaren 30ean amaituko da 2013. urteko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Azokea maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da, antolatzaileek adierazo dabenez.

Umore Azokea, batez be, talde, konpainia edota artista profesionalen lanetarako zabalik dago eta baldintza bakarra adierazpen eta komunikazino artistikorako kalea erabiltea da.

Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dabe Estaduko beste azoka batzuetan parte hartu ez dabenek, eta balorau egingo da aurkezten diran lanak estreinakoak izatea, betibe batzorde artistikoak astirik izan badau hori baloretako.

Parte hartzeko proposamena aurkezteko interesa daben konpainia profesionalek, oinarriak eskatu leikiez posta elektroniko bidez (info@umoreazoka.org), eta ondoren, dokumentazinoa bialdu (proiektua edo dossierra + fitxa teknikoa + kontakturako datuak) posta arruntez honako helbide honetara: Kultur Leioa; Jose Ramon Aketxe Plaza, 11; 48940, Leioa (Bizkaia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu