Euskal Dendearen 18. edizinoa be martxan dago
2013-12-05 13:56 KultureaLandakotik urrun barik dago Euskal Dendea, Durangoko Merkatu plazan. Goizeko hamaiketan zabaldu ditu ateak, eta bederatziak arte egongo da zabalik. 18. edizino honetan 52 salgune izango dira.
Labayru Ikastegia be Durangoko Azokan
2013-12-05 13:49 KultureaAratusteak Bizkaian liburu eta DVD euskarrietan, aratusteen izenak, ezaugarriak, inguruan dituen beste jai-ospakizun batzuk eta herriz herriko ohitura edo tradizinoak batzen dira, bai liburuan azalpen moduan, bai DVDan dokumental antzera.
EHUk itzulpenak eta jatorriz euskeraz idatzitako liburuak daroaz Durangoko Azokara
2013-12-05 13:16 kulturbizDanetara, UPV/EHUko Euskeraren arloko Errektoreordetzeak 17 titulu argitaratu ditu aurten; horreeetatik 5 jatorriz euskeraz idatzitakoak eta ganerako 12ak itzulpenak.
Ikasleak nagusi Durangoko Azokako lehenengo egunean
2013-12-05 13:09 KultureaIkaslez bete dira Landako eta inguruak, neska-mutilak eta irakasleak jaun eta jaube dira Durangoko Azokako lehenengo goizean. Izan be, Ikasleen Eguna da gaur, aurten berreskuratu dabe geztetxuentzako egun berezia. Halan, ikasleentzako beren-beregi atondutako egitaraua dago gaur hainbat guneetan.
Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau abenduaren 6tik 8ra
2013-12-05 11:11Azpeitian dagoan Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau museoa eta Lasao artean, abenduaren 6tik 8ra. Holan, museoko arduradunek jakinarazo dabenez, barikuan, abenduaren 6an, lurrunezko tren bat abiatuko da 12:30ean; zapatuan, hilaren 7an, 12:30ean eta 17:00etan izango dira; eta domekan, abenduaren 8an, urteerak 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean izango dira.
Laster da martxan 48. Durangoko Azokea
2013-12-05 10:29 KultureaOso gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.
Ibon Sarasola, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko arduradunak be dimitidu egin dau
2013-12-05 09:30 kulturbizEuskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ardurea itxi egingo dau Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) eta zuzendaritzeari emon deutso horren barri dagoeneko. Gramatika Batzordeko kide guztien dimisinoaren ondoren dator Ibon Sarasolarena. Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dodan giroa ez da gogokoa, ez naiz eroso sentiduten.
Aiko taldeak jantzan eginarazoko gaitu 'Soken dantza' disko barriagaz be
2013-12-04 14:49 MusikeaJantzan egiteko hamabi doinuk osotzen dabe Aikoren lan barria, Soken dantza (Elkar). Alvaro Garcia gitarristeak sortu eta interpretau ditu kantak, taldearen ohiko errepertoriora egokituta, jotea, balsa, polkea, tangoa, jauzia eta abar. Abenduaren 14an egingo dabe jentaurreko aurkezpena, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Jantzan hasi eta amaitu dabe prentsaurrekoa.
Juanito Dorronsoro ikerlariak jarriko deutso txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari
2013-12-04 14:26 BertsolaritzeaJuanito Dorronsorok ipiniko deutso txapela irabazleari. 1936an Ataunen jaio zan Dorronsoro, baina aspalditik Zumaian bizi da. 60 eta 70eko hamarkadetan, ikastolen mobimentuaren sortzaileetako bat izan zan eta, ganera, eskoletan bertsolaritzea sartzen aintzindari izan zan. Dana dala, bere lanik aitagarriena bertsoen doinuak aztertzea izan da.
18. Euskal Dendeak abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangon
2013-12-04 13:23 KultureaArtisautza zure eskura lelopean dator aurtengo edizinoa. Arbaso artisauen alkarte nazionalak antolatzen dau eta Euskal Herriko artisautzearen erakusleiho garrantzitsutzat hartzen da. Azokea Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 8ra. Danetara 52 erakusketari izango dira eta horreetatik hamarrek lehenengoz parte hartuko dabe.
Doinu gogorragoekaz dator Ze Esatek 'Ibuprofeno' disko barrian
2013-12-04 11:09 MusikeaSortu barri daben Mirentxu Records zigilupean kaleratu dau Ze Esatek taldeak Ibuprofeno disko barria. Hirugarren honek aurrekoek baino doinu gogorragoak dakarzala dinoe, gitarra indartsuagoak eta bajuak distorsinoagaz. Ahotsenean joko ditue kanta barriak, abenduaren 6an, 15:00etan.
Euskaltzaleak alkarteak jaso dau aurten Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria
2013-12-04 10:32 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Sariaren aurtengo irabazlea Euskaltzaleak Buenos Airesko euskera eskolea izan da, euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.
Susa argitaletxeak 'Munduko Poesia Kaierak' bildumea sortu dau
2013-12-04 10:13 KultureaBeñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Susa argitaletxeak abiatu barri dau Munduko Poesia Kaierak bildumea. Mundu osoko sei poeten antologiak kaleratuko ditue urtero, eta daborduko datorren urteko lanen laginez osotutako liburua argitaratu dabe.
Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketeak badauka kartela
2013-12-03 17:33 MusikeaEpaimahaiaren botoak eta jarraitzaileen botoak gogoan hartuta, Exclamacion kartelak irabazi dau eta horixe erabiliko da Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketea iragarteko. Xabier Mendive Salazar Gasteiztarra da egilea. Botazinoan Bozketan 503 lagunek parte hartu dabe.
Jantzan egiteko prest dator Damba taldea 'Hautsi... eta izan zaitez zu' disko barriagaz
2013-12-03 16:59 MusikeaIndartsu dator Damba taldea Hautsi... eta izan zaitez zu (Agorila) lan barriagaz. Musikea, hitzak, ahotsak, danak dauka indar gehiago, kideen esanetan. Kontzertuak jai bihurtzeko gogoz dagoz. Zemendian Bartzelonan eta Londresen jo ostean, Ahotsenean izango dira hilaren 7an, 18:30ean.
Azkue Fundazinoak Mintzatu 2.0 aurkeztu dau eskuko telefonoetarako egokituta eta baliabide gehiagogaz
2013-12-03 16:40 Euskerea berbagaiAzkue Fundazinoak Mintzatu webgunea hobetu eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide barri. Horrezaz gan webgunea smartphone gailuetan erabilteko aplikazinoak be garatu ditu. Aitatu webgunearen helburua da mundu osoko gune euskaldunak batu eta Mintzaturen sarean jartea.
Durangoko Azokan ‘Konpota’ bakarrizketea estreinauko dau Eneritz Artetxek
2013-12-03 14:08 KultureaKonpota, Dxusturi teatroa taldearen obran, Eneritz Artetxe aktoreak bakarrizketa bat interpretauko dau, Philipe Gaulieren testu batean oinarritua eta Antton Lukuk euskeratua. Abenduaren 8an estreinauko da, 19:00etan, Szenatokian (San Agustin kulturgunea), Durangoko Azokearen Arte Eszenikoen plazan.
Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimitidu egin dabe
2013-12-03 13:53 Euskerea berbagaiPello Salaburu Gramatika Batzordeko buruak gaur goizean emon dau barria Euskadi Irratian. Akademiako zuzendaritzeak batzordeagazko konfiantzea galdu dauela esan dau Salaburuk. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak, barriz, ez dauka dimisinoen barririk.
Esne Beltzak kalean dauka 'Gora!' laugarren diskoa
2013-12-03 13:14 Musikea5Gora zigilu barria estreinau dau Esne Beltza taldeak Gora! beharragaz. Hamazazpi abesti sortu ditue, aurreko lanen bide beretik. Oraingoan be, makina bat kolaborazino izan dira, hogeiren bat. Abenduaren 6an aurrerapen txiki bat eskainiko dabe Durangoko Azokan, Ahotsenea gunean, abenduaren 6an.





















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra