Iosu Zabala Mondragon Unibersidadeko errektoreak urte amaieran lagako dau kargua

Bizkaie! 2014-06-05 18:21

MUko errektore Iosu Zabalak abenduan, agintaldia amaitzen dauenean, errektore eginkizunak lagako dituala jakinarazo dau. Inaxio Oliverik 2006an itxitako kargua bete dau zortzi urteotan Zabalak.

MUko errektore Iosu Zabalak abenduan, agintaldia amaitzen dauenean, errektore eginkizunak lagako dituala jakinarazo dau. Inaxio Oliverik 2006an itxitako kargua bete dau zortzi urteotan Zabalak.

Oliverik hasitako bideari jarraipena emon eta unibersidadearen aukerak zabaltzeko asmoz hasi zan lanean. Indar biziko zortzi urte izan dira dinoe MUko iturriek. Unibersidadeak garapen handia izan dau bai ikuspegi kuantitatibotik bai kualitatibotik bere, euren esanetan. Begiratu baino ez dago Euskadin izan dauen zabalkundea eta zelan ez, nazinoartean; ezin ahaztu Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egindako egokitzapena, titulu barrien diseinu eta ezarpena eta lau fakultadeetan abian ipinitako azpiegiturak.

Iosu Zabalaren eretxiz, momentu egokia da persona barri batek ardura horren erreleboa hartzeko. Hurrengo hilebeteetan, Kontseilu Errektoreko Presidenteak martxan ipiniko dau errektore barria aukeratzeko aurrez zehaztuta dagoan prozedurea. Denpora tarte baten errektore ohiak barriari karguak dituan ardura instituzional, akademiko eta antolakuntzeari buruzkoen barri emongo deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu