'Kafea eta galletak' ekimenak 'Kafe Aleak' dakarz liburu formatoan
2012-10-22 17:50 kulturbizOrain pare bat urte, Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodríguez Kafe Aleak liburua sortzeko asmoagaz hasi ziran beharrean; oinarrian, 121 disko dagoz eta horreei buruz 121 lagunen testuak, bizipen personalak gehienak baina ipuinak, olerkiak, musika kritikak, zein kritika soziala edota iruzkin politikoak be agiri dira.
Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelea japonieraz argitaratu dabe
2012-10-22 17:36 KultureaKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao lana japonieraz kaleratu barri dau Hakusui Sha argitaletxeak. Nami Kanekok itzuli dau zuzenean euskeratik. Nobelea zemendiaren 6an aurkeztuko dabe, Tokion.
Lazarraga Sarien bigarren edizinoa aurkeztu dabe
2012-10-22 17:14 Euskerea berbagaiLazarraga Sarien bigarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edo personak saritzea eta euron ahalegina autortzea da sarion helburu nagusia.
LexNavarra webgunean euskerazko edukiak sartzen hasi dira
2012-10-22 15:25LexNavarra izeneko Nafarroako gobernuaren webgune ofizialean euskerazko edukiak sartzen hasi dira. LexNavarra 2007an sortu zan, baina oraintsu arte gaztelaniaz besterik ez da egon.
Panta Rheik edegiko dau martitzenean Kulturalde programea Errekalden
2012-10-22 14:54 jardunaldiakKulturalde programea martitzenean, hilak 23, abiatuko Bilboko Erreakalde auzoko udaltegian. Panta Rhei konpainiaren Txintxilipurdi… umeentzako euskerazko txotxongilo ikuskizuna izango da lehenengo emonaldia, 18:30ean.
Andres Urrutia euskaltzainburu izango da beste lau urtean
2012-10-22 13:37 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak hurrengo lau urtetarako zuzendaritzea barriztu eban barikuan, Bilbon. Andres Urrutia izango da euskaltzainburua beste lau urtean.
'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentala datorren zapatuan, urriak 27, estreinauko da, Bilbon
2012-10-22 13:10 BarriakZinez alkarteak jakinarazo dauenez, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala datorren zapatuan, urriak 27, estreinauko da, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo barrian). Sarrerak astelehenetik aurrera salgai egongo dira, Kafe Antzokian eta Kalderapeko tabernan.
Alicia Otxandategi: 'Antzerki eta jantza garaikidean ez da erraza euskerazko lanak topetea '
2012-10-22 12:59 BarriketanBAD jaialdiko zuzendaria
Amets Arzallus nagusi Hendaian
2012-10-22 11:09 BertsolaritzeaAmets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horregaz urteetan izan dauen loturea berbagai hartuta. Hain zuzen be, Ihintza Ostolazak kartzelarako emondako gai edegiagaz bakotxak beretik kantetako aukerea izan eban eta sei istorio oso desbardin izan genduzan entzungai.
‘Egungo Euskal Antzerkiaren Historia’ liburura euskal literatura dramatikorik eta antzerkirik barrienen bilakaerea batu dabe
2012-10-19 16:12 kulturbizEgungo Euskal literaturaren Historia liburuaren abiaburua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zan garaia da, hain zuzen be, hiru euskal probintzietan kultur politika autonomoak antolatzen eta abian jarten hasteak bidea emon ebalako ganerako euskal probintzietan be euskal antzerki produkzinoa eta literatura dramatikoa suspertzeko.
Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek
2012-10-19 15:39 KultureaMade in Galiza 2007an argitaratu eta, berehala, fenomeno bihurtu zan, arrasto sakona itxi dau Galiziako gizartean. Orain, euskeraz be irakurri geinke, Txerra Rodriguez itzultzaileari eta Txalaparta argitaletxeari esker.
Martin Orbe errigoitiarrak jaso dau UEUren I. Merezimendu Saria
2012-10-19 15:07UEUk 2012/2013 ikasturtea edegiteko ekitaldia egin barri dau Eibarren. Karmele Artetxe zuzendariak erakundeak 40 urteotan egindako ekarpena nabarmendu eban. Martin Orbe UEUko arduradun ohiari I. Merezimendu Saria emon eutsien ekitaldi berean.
Bertsoaroa zikloak bost saio eskainiko ditu Iruñean
2012-10-19 14:38 BertsolaritzeaNafarroako Bertsozale Alkarteak eta Iruñeko udalak Alkarlanean antolatutako zikloa urriaren 25ean abiatuko da eta zemendiaren 15ean amaitu. Danetara, bost saio izango dira: bertso-trama bat, bertso saio bi, pianoa eta bertsoa buztartzen dituan Bi arreba emonaldia eta kopla zaharren gaineko berbaldi bat.
Oskarbik kanta barri eta tradizionalak batu ditu 'Xirimiri' diskoan
2012-10-19 12:57 MusikeaKanta barriak eta orain arte grabau bako abesti tradizionalak batu ditu Oskarbi taldeak Xirimiri diskoan. Urriaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.
Dictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / français-basque aurkeztu dabe Baionan
2012-10-19 12:49 Euskerea berbagaiDictionnaire Elhuyar hiztegia euskara-frantsesa / français-basque hiztegiaren edizino barri hau Elhuyarrek argitaratzen dauen bigarrena da, eta, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko ohiko berba arruntakaz batera, berba teknikoak eta zenbait egitura gramatikal eta esapide batzen ditu.
'Pura vida'
2012-10-19 11:05 Zinema kritikakIñakiren erreskate-lanetan parte hartu eben mendigoizaleak nortzuk izan ziran erakutsi deuskue, eta orduko gogoetak berreskuratu ditue. Alkarrizketa benetan interesgarriak lortu ditue. Pura Vida dokumentalak Serbitzu Saria irabazi dau Donostiako Zinemaldian, eta Amsterdamgo IDFA zinema jaialdi ezagunean aukeratu dabe.
Zinema Euskaraz ekimenak 'Pura vida' dokumentala eroango dau zinema-aretoetara
2012-10-18 18:45 BarriakEuskerazko emonaldiei jagokenez, urriaren 22an, 20:00etan Gasteizko Florida zinema-aretoan izango da lehenengoa, eta bertan izango dira Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina zuzendariak. Era berean, urriaren 24an, Donostiako Printzipe zinema-aretoan emongo da, arratsaldeko 19:30ean, Migueltxo Molina bertan izango dalarik, eta urriaren 23an eta 24an, Bilboko Golem zinema-aretoetan izango da ikusgai, 20:30ean.
Arabako berbalagunek Arabako II. Mintza Eguna ospatuko dabe zapatuan Murgian
2012-10-18 18:24 Euskerea berbagaiTopaguneak eta Zuia Kuadrillako Mintzalagunak Arabako II. Mintza Eguna antolatuko dabe Murgian zapatuan, urriaren 20an. Egun osoko egitaraua atondu dabe, mintza-probak, herri bazkaria, musikea, janztea, bertsoak eta abar.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau
2012-10-18 18:00 kulturbizBilboko Udal Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren eguaztenean, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu; alde batetik, herritar guztiei ezagutza eta informazioa jasoten laguntzen deutsen eta hur dagoan zerbitzu publikoaren existentzia ezagutarazotea, eta bestetik, liburutegien erabilerea sustatzea.
Bergarako Helduentzako Nazinoarteko Txotxongiloen jaialdia iluntzean abiatuko da
2012-10-18 14:44 KultureaBergarako Helduentzako Nazinoarteko Txotxongiloen XI. Mostrea Nico Baixas kataluniarraren La Guinda lanaren emonaldiagaz abiatuko da eguenean, hilaren 18an. Lau egunez, urriaren 21era arte, Bergaran txotxongilo ikuskizun ugari izango dira aukeran.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...