Diziplina anitzeko 4 proiektuk 3.000 euroko bekak lortu ditue BilbaoEszenaren VI. Artistak Egoitzan programan

Bizkaie! 2014-05-30 16:07   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez sustatzen dauen Artistak Egoitzan programearen VI. edizinoak irabazleak ditu dagoeneko 2014ko deialdiari jagokonez. Lau proiektu irabazleek arte eszenikoen arloko diziplina-aniztasuna eta barrikuntzea ditue ezaugarri.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez sustatzen dauen Artistak Egoitzan programearen VI. edizinoak irabazleak ditu dagoeneko 2014ko deialdiari jagokonez. Lau proiektu irabazleek arte eszenikoen arloko diziplina-aniztasuna eta barrikuntzea ditue ezaugarri.

Artistak Egoitzan, Bilbon sorkuntza artistikoa sustatu eta esparru honetako sorkuntza edo ikerketa proiektuak garatu guran dabilzan artista edo konpainiei laguntzea helburu dauen ekimena da. Horretarako, proiektuak aurrera aterateko behar diran baliabide ekonomikoak, instalazinoak, bitarteko teknikoak eta laguntza artistikoa eskaintzen dira.

Programearen aurtengo edizinoan aurkeztutako 41 proiektuak arte eszeniko garaikidean diziplina guztietakoak dira: zirku barria, performancea, antzerkia, jantzea eta hizkuntza eszeniko barriak, diziplina anitzeko proposamenak barne. Horreen artean aukeratutako lau proiektuk 3.000 euro jasoko ditue. Egoitzak 2014ko bagiletik urrira bitartean egingo dira, uriko esparru eszeniko desbardinetan.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak, Kultura zuzendariak, Kultur Programazinoko zuzendariordeak, Bilboko Kalealdia Jaialdiko zuzendariak eta Bilbaoeszenako zuzendariak osotutako Balorazino Batzordeak honako proposamen honeek aukeratu ditu:

- Can´t, Igor Urzelai koregrafo gipuzkoarraren proposamena. Londresen finkatu zan 2006an, eta gaur egun, Work Place dalakoari atxikitako artista lez lan egiten dau Londresko The Place Dantza Garaikideko Zentroan. Can´t, 2007tik, beragaz batera lan egiten dauen Moreno Solinas koreografo italiarraren laguntzaz landutako proposamena da, identidade kolektiboen eta rol-ereduen aldean banakoaren identidadea zalantzan jarten dauena.

- Magia Simpática, Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra koreografoek osotutako Horman Poster kolektibo bilbotarrarena. Lan honetarako, Mbane Sene artista senegaldarraren laguntzinoa izan dau. Diziplina anitzeko (Jantzea, antzerkia eta performancea) proposamen honek kultura eta kontinente desbardinen arteko (Europa eta Afrika) topaketea aztertzen dau. Magia Simpática historiako hiru arketiporen arteko alkarketea da: bilakaeran dagoan tximino bat, Pierrot erromantiko bat eta xaman afrikar bat.

- Izotza on Fire!!. Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe artistek osotutako Sra. Polaroiska kolektiboak landu dau narrazino-erronka hau, idazketa musikalizatuaren bidezko esku-hartze eszenikoa planteauta. Proposamen honek musikalaren mugak jorratzen ditu performancearen ikuspuntutik, berbea abiapuntutzat hartuz.

- Échale la culpa III, Bilbon finkatutako Maia Villot De Diego artistearen performancea. Artista honek, Isaak Erdoizagaz batera, La Cosa en Casa dalako topaketea antolatzen dau Bilbon, diziplina ugaritako artistei lanak etxe barruko giroetan aurkeztera konbita eginez. Échale la culpa, Femme Fatale estereotipoari lotutako hondamendi ideia ardatz dauen performance-seriea da. Atal bakotxa kantu baten inguruan antolatuta dago, eta era autonomoan funtzionetan dau. Proiektu hau seriearen hirugarren atala da.

Proiektu irabazleak aukeratzerakoan, Balorazino Batzordeak Pablo Fidalgoren aholkularitzea izan dau. Fidalgo antzerki garaikidearen azken urteotako errebelazinotzat joten dan La Tristura taldeko kidea izan da hamar urtez.

Proposamen irabazleak jentaurrean aurkeztuko dira BAD jaialdiaren hurrengo edizinoan, urriaren 22tik zemendiaren 2ra bitartean. Horreetako bat, Horman Poster kolektiboarena, erabateko estreinaldia Jaialdiaren barruan, euskeraz aurkeztuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu