Jon Arretxe idazle basauriarrak 'Hutsaren itzalak' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-05-28 10:59   Kulturea

Toure ikertzailea protagonista dauen hirugarren nobelea da Hutsaren itzalak (Erein), eta aurreko biak baino gordinagoa eta gogoragoa da. Oraingoan, emakumeek garrantzi handiagoa daukie istorioan. Ikertzaile-igarleari buruzko liburu gehiago idazteko asmoa dauka Jon Arretxek.

Tourek Sira alabearen deia jaso dau. Parisen bizi da, eta Hendaiara datorrela esan deutso, egun batzuk alkarregaz pasau gura dituala eta. Papelik ez daukanez,Tourek Sa Kene bere amorantea bialtzen dau alabea autoz batzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. Eta inork ez daki ezer.

Beste emakume bi agiri dira eleberrian, Mariam, Toureren andrea, BUrkina Fason dagoena, gizonagaz eta seme-alabakaz noiz batuko itxaroten; eta, Uwa nigeriar prostitutea, Toureri kendu eutsien umea berreskuratzen laguntzeko eskatu deutsona.

Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da Toure, eta han egoera gogorra bizi dau, krisi ekonomikoaren eragina, eta ganera papel barik. 19 kamera nobelan agertu zan lehenengoz personaia, eta ostean etorri zan 612 euro. Lehenengo nobelea dokumentalagoa zan, egilearen esanetan, bigarrenak, barriz umore afrikarra eukan osogai, eta hirugarren hau baltzena da.

Gaztelaniazko itzulpena be kalean dago daborduko, Sombras de la nada (Erein), Kristina Fernandezek euskeratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu