Martiaren 21ean abiatuko da Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren 'No More Tour'
2013-03-05 11:00 MusikeaMusikaren munduan 30 urte bete dituala ospatzeko, mundu mailako kontzertu birea egingo dau Fermin Muguruzak Kontrakantxa taldeagaz batera. No more tour izena izango dauen birea Kurdistanen hasiko da martiaren 21ean.
EHUk 'Zientziadun emakumeak' jardunaldia egingo dau martiaren 8an
2013-03-05 10:42 jardunaldiakMartiaren 8an, Zientziadun emakumeak jardunaldia egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Topaketen amaieran, Anne Rougée-ren Les femmes de génie sont rares? antzezlana taularatuko dabe.
Martxan da Nontzefilm zinema eta animazinoko film laburren lehiaketea
2013-03-04 17:19 BarriakNontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea martxan da, lanak bialtzeko epea edegi barri dabe. Zinema edo animazinozko lanak parte hartu ahal dabe. Azkenengo eguna apirilaren 12a izango da.
Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau
2013-03-04 14:23 MusikeaDoinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.
Txomin Peillenek 'Jan Dabrowski' nobelea kaleratu dau
2013-03-04 13:06 KultureaJan Dabrowski eleberria argitaratu dau Txomin Peillenek Utrisque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Parisen bizi dan etorkin poloniarra da protagonistea. Urte askoan sekten mundua aztertu dau Peillenek, eta horixe dau ardatz lan barriak.
Izaskun Landaida: 'Danon artean ez bada bardintasuna ez da sekula lortuko'
2013-03-04 10:57 BarriketanEmakundeko zuzendaria
Xabier Silveira eta Julio Soto nagusi, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoetan
2013-03-04 10:47 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.
Iñaki Viñaspre irabazle, Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian
2013-03-04 09:58 BertsolaritzeaIñaki Viñaspre izan da garaile Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian. Beraz, finala lotuta dago. Martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian ondoko seikoteak jardungo dau betsotan: Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza.
Bertso Korrikak 25 bertso-eskola eta makina bat bertsozale lotuko ditu
2013-03-01 15:34 BertsolaritzeaBertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale alkarteak Korrikagaz batera joango dan bertso zirkuitua aurkeztu dabe Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskera ikasleen neurrira egindako saioak izango dira. Euskal Herriko 25 herri lotuko ditu Bertso Korrikak.
Raquel Rochas eta bere ikasleen artelanen ongintzazko salmentea antolatu dabe
2013-03-01 14:51 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolari bilbotarraren eta bere ikasleen erakusketea edegiko dau hilaren 4an, Vicente Ferrer Fundazinoaren proiektu baten alde. Artelan guztiak salgai egongo dira, erdi prezioan, eta batutako dirua Indian eskola bat eregiteko erabiliko da.
Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk aurten udabarrian
2013-03-01 14:06 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Hamar ikastaro prestau ditue Eibarko Markeskoa Jauregian, horreetako lau aurreratuak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak aurkeztu ditue.
Borda, Castillo Suárez, Bilbao eta Meaberen poemak, ingelesezko 'Forked Tongues' antologian
2013-03-01 12:27 KultureaItxaro Borda, Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe idazleen olerkien antologia osotu dau Shearmans Books argitaletxeak Forked Tongues liburuan. Manuela Palacios editoreak batu ditu poemak, galizieraz, katalanez eta euskeraz, danak ingelesera itzulita.
Irakurketatik idazketarako bidea aztergai, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian
2013-03-01 11:58 jardunaldiakApirilaren 11n hasi eta 21ean amaituko da Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia Bilboko Alondiga aretoan, Irakurle-idazlearen elezaharrak lemapean. Aurten, idazle eta kazetari konbidaduek irakurketatik idazketara bitarteko bidea zelan eta zergaitik egin daben aztertuko da. Aurten be, literatur ekitaldia antolatu dabe Basauriko kartzelan.
Irudimena sormen lehiaketearen hirugarren edizinoa martxan dago
2013-03-01 10:30 kulturbizAzkue Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak martxan ipini barri dabe Irudimena lehiaketearen hirugarren edizinoa. Martiaren 1ean hasi eta maiatzaren 15era bitartean, euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa ardatz daben lanak bialdu ahalko ditue parte-hartzaileek.
72 ordu Shanghain
2013-02-28 14:55 BidaideTurismoa suspertu guran, Pekinek eta Shanghaik bisa-salbuespena onartu dabe aurten 45 herrialdetako lagunek, baita Espainiakoek be, 72 ordura arteko bisita edo egonaldiak egin deiezan, hori bai, aitatu urietatik urtetea galarazota dago. Beste uri edota herrialde batzuetarako bidean dagozanentzako baimena da.
'Aldapak leunduz', Ibilaldia 2013ko kantea eta bideoklipa prest
2013-02-28 14:53 Euskerea berbagaiAldatsak apurka-apurka igoten dabil Portugaleteko Asti Leku ikastolea, aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Ibilaldiko kantea eta bideoklipa prest dagoz daborduko, biak aurtengo jaiaren leloaren izenburu berekoak: Aldapak leunduz. Kherau talde bizkaitarrak sortu dau abestia. Maiatzaren 26an hartuko dau Portugaletek 35. Ibilaldia jaia.
'Konfeti kolore' jantzarako eta jairako diskoa aurkeztu dau Emon taldeak
2013-02-28 14:27 MusikeaJantzan egiteko eta eginarazoteko gogotsu dator Emon talde bergararra. Jaia eta alaitasuna zabaltzeko, hamabi kantako Konfeti kolore disko koloretsua kaleratu barri dabe Baga-Biga etxeagaz. Zapatuan, martiak 2, Sohutako kiroldegian aurkeztuko dabe jentaurrean, 21:00etan.
Txina artearen bidez ezagutzen
2013-02-28 13:35 KultureaErakusketa honetako artelanak Nadia Barkate eta Cristian Villavicencio UPV/EHUko Arte Ederretako gardu ondoko ikasleenak dira. Ikusgai dagozan obra horreek Pekinen, Judas Arrietaren MA Studio-n, egoitza bekeagaz egon ziranean egin zituen, 2012ko udan.
'3.szn' Siroka bizkaitarren hirugarren diskoa plazan dago
2013-02-28 11:57 MusikeaSiroka talde bizkaitarrak disko barria aurkeztu dau gaur Bilbon; urtarrila eta zezeilean zehar Andoaineko Garate Studiosetan grabau dabe Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta honezkero taldearen hirugarren disko luzea da.
Kimuak 2013 programan parte hartzeko epea edegi dabe
2013-02-28 10:30 BarriakKimuak ekimenaren 2013ko edizinoa martxan dago. Katalogoaren aukeraketan parte hartu gura daben zuzendari edo produktoreek maiatzaren 31ra bitartean eukiko dabe lanak bialtzeko epea.






















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...