Henry Mooreren zazpi eskultura handi ikusgai dagoz Bilbon

Bizkaie! 2014-05-21 11:16   Kulturea

Garagarrilaren 17ra bitartean, Bilboko Casilda Iturriza parkean Henry Moore eskultore ingelesaren zazpi pieza handi egongo dira ikusgai. 1960tik 1982ra bitartean egindako lanak dira, bere ibilbideko sasoirik onenekoak.

Garagarrilaren 17ra bitartean, Bilboko Casilda Iturriza parkean Henry Moore eskultore ingelesaren zazpi pieza handi egongo dira ikusgai. 1960tik 1982ra bitartean egindako lanak dira, bere ibilbideko sasoirik onenekoak.

La Caixa finantza erakundeko Gizarte Ekintzak eta Bilboko Udalak atzo aurkeztu eben erakusketea. Ibon Areso Bilboko alkateak, Caixako Juan Pedro Badiolak, Caixako EAEko eta Kantabriako zuzendariak eta Sebastiano Barassi Henry Moore Foundation erakundeko konserbatzaileak inaugurau eben atzo.

Ondoko lanak ikusi daitekez: Figura etzaba, bi piezatan, 2.a (1960), Zutikako figura handia: labanaren ahoa (1976), Blokeoko pieza (1963-64), Obaloa puntuekaz (1968-70), Konektautako formea etxunda (1969), Ama-semeak etxunda (1975-76) eta Figurea etxunda (1982). Mooreren obrearen gai nagusien adierazgarri dira eskulturok: etxundako figurak eta ama-semeari buruzko gaiak; giza figurea eta paisaje naturalaren eta abstraktuaren arteko tensinoa; eta objektu naturalak eskultura bihurtzea.

Antolatzaileek zerupeko museo bihurtu gura dabe Bilbo Artea kalean programearen bidez. 2006an ipini eben martxan ekimena, eta ordutik Manolo Valdes, Igor Mitoraj edo Auguste Rodinen beharrak egon dira ikusgai.

Henry Spencer Moore (1898-1986) artista ingelesa eskultura modernoaren maisu handietako bat da adituen ustez. Bigarren Mundu Gerraren osteko hamarkadetan ospe handia lortu eban mundu osoan. Bere brontzezko eskultura handiak kalean, espazio zibiko eta publikoetan, Eskozian zein Itsaso Gorriaren ertzetan, bere jaioterri zan Castlefordeko (Ingalaterra) bigarren hezkuntzako eskolan nahiz Nazino Batuen New Yorkeko egoitzan ikusgai egon dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu