Terence Blanchard tronpetisteak zarratuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia
2014-05-20 13:04 MusikeaTerence Blanchard New Orleanseko (AEB) tronpetisteak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 27an Bilboko Campos Eliseos antzokian, eta Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia amaitutzat emongo dau.
Terence Blanchard New Orleanseko (AEB) tronpetisteak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 27an Bilboko Campos Eliseos antzokian, eta Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia amaitutzat emongo dau, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.
Grammy sariak, Golden Globe sari bat eta Oscar sarietarako hautagaitza bat jaso ditu Terence Blanchardek. Miles Davies handiak esan eban bere belaunaldiko tronpetista bikainena zala. Marsalis familiagaz lotuta dago, eta konpositore eta moldatzailea be bada, bai eta neo bop estiloaren figura handienetako bat da. Bere teknika miragarriari esker tronpetea joten birtuosoa da.
Ospea lortu eban 1992an, Spike Lee zinema zuzendariaren Malcolm X filmaren soinu bandea grabau ebanean. Blanchard tronpetistearen musikea gaur egungo jazzaren eta musika afroamerikarraren arteko loturea da, Joshua Redman edo Roy Hargrovegaz batera.
Kontuak kontu, 365 Jazz Bilbao zikloaren 2014ko edizinoaren lehenengo zatia Terence Blancharden emonaldiagaz amaituko da, maiatzaren 27an, Campos Eliseos antzokian, 20:00etan. Sarrerak 6 euroan dagoz salgai. Blancharden aurretik Tigran Hamasyan, Gregory Porter eta Roy Hargrove izan dira zikloan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!