Lansarean, enpresa eta profesional euskaldunek alkar ezagutzeko tresnea erabilgarri

Bizkaie! 2014-05-28 13:03   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea dau helburu eta Enpresareanen bitartez pausu esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna barria da. Lansarean.org helbidean, enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango ditue; lan bila dabilzan profesionalek, curriculumak igon eta lan-eskaintzetan izena emon ahal izango dabe.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea dau helburu eta Enpresareanen bitartez pausu esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna barria da. Lansarean.org helbidean, enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango ditue; lan bila dabilzan profesionalek, curriculumak igon eta lan-eskaintzetan izena emon ahal izango dabe. Azken asteotan proba-fasean egon da eta 20 enpresa inguru eta 250 curriculum baino gehiago dagoz dagoeneko.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak orain dala aste gitxi batzuk jarri eban martxan Lansarean. Dagoeneko proba-fasea gaindituta, honezkero erabat operatibo dago. Bilbon egin dabe ekimenaren aurkezpena, Euskal Ekonomisten Elkargoaren egoitzan. Bertan emon ditue proiektuaren inguruko zehetasunak Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Alkarteko zuzendariak eta Jabi Asurmendi Bitarlan informatika enpresako kideak.

'Esan behar dot lehenengo fasea gaindituta oso gustura gagozala erabiltzaile kopuruagaz. Dagoeneko 250 erabiltzaile eta curriculum baino gehiago baititu eta tresnak oso harrera ona izan dauelako, hautagai zein enpresen artean. Hautaketa prozesuren bat be bertatik kudeatu da. Honen harira, aitatu nahiko neuke, enpresa eta erakundeakaz gabilzala hartu-emonetan tresna barri hau eskaintzeko asmoz.

Lansarean tresna barriak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskeraz lan egin nahi daben enpresen eta personen arteko hartu-emonak sustatuz.

Guk, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkartean, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko pausu biziak egiteko konpromisoa berretsi nahi ougu. Enpresarean proiektuaren bitartez, enpresek negozio aukerak handitzeko eta proiektu eta zerbitzu bArriak sortzeko asmoagaz lan egingo dogu, euskeratik eta euskeraz. Lansarean proiektuaren bidez, enpresa eta profesional euskaldunak hartu-emonetan jarri nahi doguz. Euskeraz lan egiteko aukerea izan nahi dogulako.

Eskuko telefono, tablet zein ordenagailu batetik webgunera sartu eta erabiltzaileak ikusiko dauen lehenengoa bilatzaile azkarra da. Bertan, nahi dauena bilatu leike, adibidez: sukaldaria edo Oñati. Alboan, herrialdea zehazteko aukerea be agertzen da. Ondoren, bilaketa gehiago zehazteko aukerea dago, era honetan, arloak, eskualdea, herria, lan muetea, soldata tartea edo data hautatu daitekez.

Lehenetsita, plataforman dagozan lan­eskaintza guztien zerrendea agertzen da alderantzizko orden kronologikoan eta bilaketea egin ezkero, bilaketeagaz bat datozen emoitzetara mugatzen da.

Lan eskaintzak epostaz jasoteko aukerea be badago egun bakotxeko eta erabiltzaileak zehaztutako erispideen arabera, RSS bitartez be harpidetzeko aukerea dago RSS irakurle bategaz eta baita Twitter zein Facebook profiletan be.

Webgunean izena emoteko bi atal bereizten dira, enpresa naiz eta hautagaia naiz. Lehenengo atalean enpresa lez izena emonda, lan-eskaintzak eta lan-eskaintza bakotxeko hautagaiak zein hautaketa prozesua kudeatu daitekez. Bigarren atalean, hautagaiaren datuak eta Curriculum Vitaea osotu daitekez eta hautagaiak izena emon dauen lan eskaintza zerrendea kudeatu leike.

Izena emoteko prozesua errazteko asmoz, sare sozialen bitartez egin daiteke: Facebook, Google +, Linkedin edo Twitter.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu