Bilbon saritua izan zan 'High Tension' filmak irabazi dau Coloradoko Mountain Film Jaialdiko Charlie Fowler Saria
2014-05-30 12:13 BarriakPelikula sarituak Ueli Steck, Simone Moro eta Jonathan Griffith alpinista entzutetsuek Everesteko 2. kanpalekuan jasandako erasoaren barri emoten dau. Erabat sumindutako sherpa talde batek harrika eta kolpeka egin eutsen eraso hiru mendizaleei, eta jazoereak eztabaida eta zalaparta handia sortu eban mundu osoan eta batez be mendi giroan.
Zachary Barr, Josh Lowell, Peter Mortimer eta Nicholas Rosenek 2013an zuzendutako High Tension filmak (AEB) ikus-entzuleen saria eskuratu eban Bilbao Mendi Film Festival nazinoarteko mendiko zinema jaialdiaren azken edizinoan, eta bidea urratzen jarraitzen dau han eta hemen. Oraintsu, Charlie Fowler saria irabazi dau Mountain Film in Telluride nazinoarteko jaialdian.
Colorado estaduan, izen bereko herrian egiten da urtero jaialdi hori. 2006an, Txinan, espedizino batean hil zan alpinista estadubatuar entzutetsuak emoten deutso izena sariari.
Tellurideko jaialdia 1979. urtean egin zan lehen aldiz, eta aurten maiatzaren 23tik 26ra izan da. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko ikus-entzulek interesez hartu eta txalotu eben High Tension lana, eta holan egin dau AEBetako jaialdiko epaimahaiak be.
Pelikula sarituak Ueli Steck, Simone Moro eta Jonathan Griffith alpinista entzutetsuek Everesteko 2. kanpalekuan jasandako erasoaren barri emoten dau. Erabat sumindutako sherpa talde batek harrika eta kolpeka egin eutsen eraso hiru mendizaleei, eta jazoereak eztabaida eta zalaparta handia sortu eban mundu osoan eta batez be mendi giroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!