'Artea ikasbide' erakusketea, Bilboko Guggenheim museoan
2014-06-06 15:40 KultureaUmeak dira Guggenheim museoko hezkuntza gune barrian edegi daben Artea ikasbide erakusketa protagonista nagusiak. EAEko ikastetxeetako sei eta hamabi urte bitarteko 115 ikaslek sortutako artelan originalak dagoz ikusgai, abuztuaren 31ra arte. Ainhoa Ortells, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider Lopez, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio artistek diseinau eta dinamizau ditue tailerrak, Guggenheimeko hezitzaileen eta ikastetxetako irakasleen laguntzinoagaz.
Umeak dira Guggenheim museoko hezkuntza gune barrian edegi daben Artea ikasbide erakusketa protagonista nagusiak. EAEko ikastetxeetako sei eta hamabi urte bitarteko 115 ikaslek sortutako artelan originalak dagoz ikusgai, abuztuaren 31ra arte. Ainhoa Ortells, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider Lopez, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio artistek diseinau eta dinamizau ditue tailerrak, Guggenheimeko hezitzaileen eta ikastetxetako irakasleen laguntzinoagaz.
Ondoko ikastetxeetako ikasleek hartu dabe parte: Bilboko Iruarteta 4. LHI, Astrabuduako Ignacio Aldekoa 5. LHI, Getxoko San Ignacio Eskola 3. eta 4. LHI, Trintxerpe-Pasaiako Karmengo Ama 5. eta 6. LHI, Bastida 5. eta 6. LHI eta Lezo 2. LHI. Artea ikasbide programearen helburua da umeei eskola-curriculumaren gaien ikasketa erraztea, joko eta jarduera artistikoak eginda, ekimenaren arduradunek azaldu dabenez.
Ibonegaz oso ondo pasau dot. Gauza asko egin doguz: konstelazinoen lana, loran lana… Eta onena Guggenheim museora bisitea eta Ernesto Netoren eta Richard Serraren eskulturak ikustea izan da. Ernesto Netoren lanak bikainak dira. Horrela azaldu dau Getxoko San Ignacio Eskola ikasle batek programan izandako esperientzia.
Maider Lopezek anekdota hau kontau dau Trintxerpe-Pasaiako Karmengo Ama LHIko ikasleekaz bizi izandakoaz. Koloreak eta sentimenduak buztartu genduzan proiektuan. Subjektiboa dala konturatu gara… Koloreak eta sentimenduak lotzean, gorria maitasunaren baliokidea dala adostu genduan. Halanda be, Oierrek eskua altxau eban, gorriak haserrea adierazoten dauela esanez, ez maitasuna. Beste batzuk be eretxi bera euken. Talde bi sortu ziran. Talde bat txaloka hasi zan, Maitasuna! Maitasuna! esan eta erritmoari segiduz, eta ikasgelaren beste erdiak, Haserrea! Haserrea! erantzun eban. Konturatu barik egunero bizi daben dikotomietako bat eszenifikau eben.
Ilusinoz eta fantasiaz betetako sei proiektu sortu ditue umeek. Bilboko Iruarteta LHIko 4. ikasturteko 23 ikasleek Historiaurreko bizimoduak aztertu dabe. Getxoko San Ignacio Eskola LHIko 3. eta 4. mailako umeek emozinoak eta sentimenduak plastikoki adierazoteko saiakerea egin dabe. Trintxerpe-Pasaiako Karmengo Ama LHIko 5. eta 6. ikasturteetakoumeek euskarearen ezagutzea eta euren arteko erabilerea indartu dabe, talde osoaren parte-hartzea beharrezkoa zan joko sinbolikoak eginez. Bastida LHIko 5. eta 6. mailako ikasleek euren inguruko istorioak euskeraz kontau ditue. Astrabuduako Ignacio Aldekoa ikastetxeko ikasleek unibersoa aztertu dabe, planetak, sateliteak, izarrak eta kometak modu abstraktuan adierazoz. Lezo LHIko 2. mailako ikasleak munduko umeen inguruan jardun dabe, kartoizko alfonbra handi baten irudikatu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!