Mimoloco, Spastik eta Metope, ikasturteko azkenengo Art After Dark saioan
2014-06-09 15:03 MusikeaBagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.
Bagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.
Mimoloco Fever klubeko DJ egoiliarrak edegiko dau gaua, eta adult pop, disco eta rock doinuak buztartuko ditu askotariko musika-erreferentziekaz. Ez da Guggenheimen musikea ipinten dauen lehenengo aldia, Mimolocokek bere alderdi sofistikatuena aterateen dau; downtempo, glitch hop eta chill trap soinuak, besteak beste.
Ostean, 23:00etatik aurrera, Jurgen Debergh, DJ Spastik-ek minimal, house eta musika elektronikoa, gitarra riffs eta doinu psikodelikoekaz nahastean eskainiko dau. Scorpio taldean dabil beharrean. Belgikan, kultura sustatzaile lez jardun dau eta Der Marchine saioak bultzatu zituan. Emonaldiotan, artista handiak izan zituan kabinako kide, esaterako, Jennifer Cardini eta Chloé.
Gaueko artistarik ezagunenak 00:00etan hasiko dau emonaldia. Metope alemaniarrak (benetako izena Michael Schwanen da) teknoa eta musika elektroniko futuristearen artean dagozan soinuak ekarriko ditu Bilbora. Mundu oso klub eta jaialdietan jarduten dau, horrezaz gan, Aereal Records diskoetxea sortu eban. 2005ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Kobol, tekno ilun eta sakona. Ada eta Basteroidegaz batera, IRR disko-etxea sortu eban, eta 2009an, Pan/Tone eta Fairmontegaz lankidetzan, Beachcoma Recordings. Azken LPa Black Beauty izan zan, eta, ordutik, Depeche Mode, Pascal FEOS, Ada eta Sid Le Rock nahastau ditu.
Art After Dark saiora doazen guztiek, 22:00etatik 1:00era arte, Guggenheimen dagozan erakusketak ikusi ahalko ditue: egun horretan bertan edegitako George Braque aldi baterako erakusketea eta Yoko Ono Half-A-Wind Show atzera begirakoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!