Korrika 18k euskera ikasleak omenduko ditu zapatuan Usurbilen
2013-01-23 14:37 Euskerea berbagaiEuskera ikasleak dira Korrika 18ren ardatza, halanda ze zapatuan, hilak 26, omenaldia egingo deutsie Usurbilen. Ikasleen jai handia izango da, egun osokoa. Jaiaren ganeko zehaztasunak eta ikasleak omentzeko atondutako bideoa aurkeztu ditue Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Euskera ikasleak dira Korrika 18ren ardatza, halanda ze zapatuan, hilak 26, omenaldia egingo deutsie Usurbilen. Ikasleen jai handia izango da, egun osokoa. Jaiaren ganeko zehaztasunak eta ikasleak omentzeko atondutako bideoa aurkeztu ditue Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, Edurne Brouard Korrika 18ren arduraduna, Eriz Zapirain bideoaren zuzendaria eta Ian Cabrera bideoan parte hartu dauen ikaslea izan dira prentsaurrekoan.
Ikasleen ekarpena goraipatuz hasi dau aurkezpena Mertxe Mugikak. Ikasleek egindako lana itzela da, bai denpora bai dirutan egindako esfortzua be itzela da, ganeratu dau. Alkarregaz biziteko hizkuntzea da euskerea, alkarri hitz egiteko hizkuntzea, alkar entzuteko eta ulertzeko. Hori da, hain zuzen be, 18. Korrikaren Eman euskara elkarri lemearen kakoa.
Ikasleek omenaldia merezidu dabe-eta, egun osoko jaia eskainiko deutsie Korrikak. Berau izango da, ganera, Korrika Kulturalaren lehenengo ekitaldia. Goiz osoan kalea animazinoa izango da Usurbilen, trikitilariak, txarangak... 13:00etan, bertso-saioa eta kupelen edegiera egingo dabe. Bazkariaren ostean, 16:30ean, izango da ekitaldi nagusia. Euskerea ikasten dabilzan 35.000 ikasleak batzea ez danez egingarria, bideoan agiri dira zazpirek ordezkatu ditue ekitaldian, azaldu dau Edurne Brouard Korrika 18ren arduradunak.
Aurtengo Korrika Kulturalak gaur egungo egoereaz bat egingo dau, ez da beste batzuetan besteko ekitaldirik antolatuko. Antzerki estreinaldiak, kontzertuak, erakusketak didaktika jardunaldiak izango dira, besteak beste, egitarauaren osogai nagusiak. Ikasleak omenduak izanda, eurak parte hartzeko moduko jarduerak prestau doguz, Brouarden esanetan.
Arrastian, 18:00etatik aurrera, erromeria eta kantu jirea egingo ditue. Gauean, 21:00etan, Esne Beltza taldeak kontzertua emongo dau, eurak dira Korrika 18-ren kantearen egileak.
Eman euskara elkarri bideoa
Alde batetik, Olga Lopera, Gilen Morales, Ian Cabrera, Rakel Vivanco, Laurence Hourcouirigarai, Raquel Navarro eta Julen Rodriguez ikasleak, eta bestetik, Karlos eta Eva Argiñano sukaldaria, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Ana Urrutia aurkezlea, Unax Ugalde aktorea, Mixel Etxebest Mauleko alkatea, Arantza Urretabizkaia idazlea eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea dira gaur aurkeztutako bideoaren protagonista nagusiak. Jente ezaguna euskal munduan zein erdal munduan erreferente diranak aukeratu ditue, gure asmoa Korrika zabaltzea da-eta, adierazo dau Brouardek.
Eriz Zapirain bideoaren egile eta zuzendariak esperientzia zoragarria izan dala nabarmendu dau. Zortzi lagun ospetsu eta zazpi ikasle ezezagun batu, eta berbetan ipini doguz, azaldu dau. Euskerea bera, euskerea ikasteko motibazinoa, zaletasunak... makina bat gairen ganean jardun dabe parte-hartzaileek 25 minutuko ikus-entzunezkoan. Zapirainentzat plazerra izan da proiektuaren zuzendari izatea.
Ian Cabrera bideoan agiri dan ikasleetako batek be ederto pasau ebala kontau dau prentsaurrekoan. Esperientzia ikaragarria izan da, oso ondo pasatu dot.
Bideoaren trailerra ikusteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!