Kepa Acero aukeratu dabe '2012ko Abenturazale'

Bizkaie! 2013-01-24 17:48

Kepa Acero getxotarrak 14.193 boto jaso ditu eta honenbestez Epic TV telebista kateak antolatzen dauen saria irabazi dau; komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta lako abentura eta kiroletan oinarritzen da.

Kepa Acero getxotarrak 14.193 boto jaso ditu eta honenbestez Epic TV telebista kateak antolatzen dauen saria irabazi dau; komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta lako abentura eta kiroletan oinarritzen da.

Bizkaitarra planetako bazter guztietan ibili da surfean eta arrazoi horregaitik izan zan aukeratua sari horreetan parte hartzeko. Jenteak botoa emoteko eskubidea izan dau gaur arte (urtarrilak 24) eta Acero, irabazle subertau danez, 5.000 euroko saria jasoko dau bere hurrengo proiektuetarako. Gaur arte, interesa izan dabenek egunero beren abenturazale gogokoenari egunean behin botoa emoteko aukerea izan dabe.

Freesurflaria beste 11 abenturazalegaz lehian ibili da, besteak beste, Felix Baumgartner austriarragaz; oraintsu hiru errekor historiko hausi ditu: batetik, estratosferara heldu zalako globo tripulatuan; bestetik, estratosferatik paraxutagaz salto egin ebalako; eta azken buruan, soinu-langea hausi ebalako.

Epic TV telebista katearen zerrendan, Aceroren ondoren, bigarren postuan Gary Connery britainarra geratu da; honek 7.804 boto jaso ditu eta hirugarrenean, barriz, Kyle Dempster 4.860 botogaz. Conneryk 730 metrotik lehenengo saltoa emon dau erorketa librean paraxut barik. Bere aldetik, Dempsterrek K7ren ekialdeko aldera lehenengo igoerea egin dau.

Kepa Acero bere 5 olatu, 5 itsaso proiektuari esker Namibia, Txile, Australia eta Indonesiako uretan ibili da surfean. 2011. urtea Azken muga izeneko proiektuan emon eban. Alaskan, Perun eta Patagonian egin dau surfa eta horrezaz gan, bisitau dituan lekuetako kultura eta ohiturak jaso ditu bideoz. 2012. urtean be ez da geldi egon kepa Acero eta aurten be 5 itsaso proiektuan dabil buru-belarri; abentura honetan, surflaria inoiz surfeau ez diran olatuen bila dabil. Gaur egun Antartikan dago Unai Basurkok gidatzen dauen Pakea Bizkaia belaontziaren espedizinoagaz olatu bila. Acerok espedizinoagaz bat egin eban Ushuaian. Gogoratu, Pakea Bizkaia, gizarte hezkuntza-proiektuaren barruan kokatzen dan hirugarren espedizinoan dagoala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu