The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins, Azkena Rock jaialdiko kartelburu
2013-01-25 14:53 MusikeaAzkena Rock jaialdiko kartelburuen barri emon dabe antolatzaileek: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins. Bagilaren 28 eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan, Gasteizen.
Azkena Rock jaialdiko kartelburuen barri emon dabe antolatzaileek: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins. Bagilaren 28 eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan.
The Black Crowes taldeak urte biko etenaldiaren ostean, aurten mundu mailako bireari ekingo deutso. Londres, Glasgow, New York, Washington eta Bostonen joko dabe birearen lehenengo zatian, eta bigarrenean, maiatzetik aurrera, Azkena Rocken izango dira. Estadu espainiarrean emongo daben zuzeneko bakarra da, jaialdiaren antolatzaileek aurreratu dabenez.
The Black Crowsek martiaren 19an argitaratuko dau Wiser For The Time zuzeneko diskoa. 2010ean New Yorken emondako bost kontzertuetako irudiak jaso ditue.
The Smashing Pumpkins taldea sei urtez banatuta egon zan, harik eta Billy Corganek taldekideak batu zituen, 2006an. Oceania euren estudioko azken diskoa.
Kartelburuez aparte, ondoko taldeak be izango dira Gasteizen: Gov't Mule, Rocket From The Crypt, Modest Morse, Alberta Cross, M Clan eta The Sword.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!