'Ikerketa Feministarako Metodologia: Giza eskubideen aldeko tresnak eta aplikazinoak' jardunaldiak gaur eta bihar, Donostian

Bizkaie! 2014-06-19 11:30   jardunaldiak

Hegoa Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta SIMReF Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegiak antolatu ditue topaketak. Donostian 200 bat ikertzaile, irakasle eta aditu batuko dira, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko Gradu Aretoan, bagilaren 19an eta 20an.

Unibersidadeko komunidadeari (irakasleak, ikertzaileak eta graduko eta graduondoko ikasleak), mobimentu feministen eta giza eskubideen arloko erakundeei, GKEei, erakunde publikoetako langileei, ikerketa eta prestakuntza zentroak eta interesa daukan beste edonori zuzenduta dagoz jardunaldiok.

Berbaldiez gan, eguenean, begirada feministatik erabilteko ikerketa tresna desbardinen inguruko tailerrak egingo dira (azterketa intersekzionala, narratiben eraikuntzea eta diskurso analisia), eta barikuan, tresna honeek erabilten dituen giza eskubideen inguruko ikerketa zehatzen inguruan jardungo da.

Konbidadu ezagunak izango ditue topaketok, besteak beste, Barbara Biglia (Universitat Rovira i Virgilli eta Simref), Itziar Gandarias eta Nagore Garcia Fernandez (Bartzelonako Universidad Autonoma), Jokin Azpiazu (EHU), Ochy Curiel (Universidad Nacional de Colombia), Amandine Fulchiron (aktibista feministea, Guatemalako Actoras de Cambio talde feministearen sortzaileetako bat), Elena Grau (Institut Català per la Pau), Carmen Gregorio Gil (Universidad de Granada) eta Mari Luz Esteban (EHU).

Jardunaldien egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu