Bilboko Deustu eta San Inazio euskal musikaz beteko dira bagileko eguenetan

Bizkaie! 2014-06-04 15:35   Musikea

Zikloa, folk musikea lantzen dauen Getxoko Gibelurdinek laukoteko mutilek hasiko dabe bihar, eguena, hilak 5. Jai-giroko kaleko kontzertu honi esker eta leku desbardinetatik ekarritako musika-tresnen laguntzaz, alaitasunez beteko dabe Deustuko Ramon y Cajal kalea, mundu osoko musika herrikoietan inspirautako doinuen bitartez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatuta, euskal musikari gazteak eta abesbatza bi izango dira protagonista bagileko eguen guztietan Deustu eta San Inazioko hainbat eszenatokitan. Jazz musikatik hasi eta rocka, folka eta habaneretaraino... Danetariko musika estiloak jorratuko dira hilaren 5, 12, 19 eta 26an, 19:30etan eskainiko diran dobako kontzertuotan.

Zikloa, folk musikea lantzen dauen Getxoko Gibelurdinek laukoteko mutilek hasiko dabe bihar, eguena, hilak 5. Jai-giroko kaleko kontzertu honi esker eta leku desbardinetatik ekarritako musika-tresnen laguntzaz, alaitasunez beteko dabe Deustuko Ramon y Cajal kalea, mundu osoko musika herrikoietan inspirautako doinuen bitartez.

Bagilaren 12an, zikloak saio bikotxa eskainiko dau. Alde batetik, ekimena Deustuko Udaltegira (Agirre Lehendakaria Etorbidea, 42) aldatuko da, horko eszenatokia egokiagoa baita kontzertu intimista bat egiteko. Bertan, gitarrearen akonpainamendu soilaz, Josu Bergarak merkaturatuta daukazan Karramarroen Hiria eta Nora zoaz diskoetan batutako doinuak eskainiko ditu. Bestalde, Salestarren Eleizan, Bilboko musika koralean erreferentziatzat joten diran San Inazio Abesbatza eta Deustoarrak Abesbatzaren arteko emonaldi bateratua egingo da. Gorka Beriain eta Roberto Bienzobasen zuzendaritzapean, bi talde horreek generoaren zaleak gozarazoko ditue.

Hurrengo eguenean, jazz musikearen txandea izango da Euskaljazz Konnection taldearen eskutik. Seikote honek euskal musika herrikoia ozeanoaz bestaldeko musika-tradizinoetako oihartzunakaz buztartzen dau, Ainara Ortegaren (Musikenen jazz-kantari lizentziau dan lehenengo emakumea) ahotsari esker. Emonaldia La Haceria aretoan izango da.

Azkenik, Borja Estankonak zikloa zarratuko dau Euskararen Etxean, San Inazion (Agoitz plaza, 1), hilaren 26an. Arratiako kantautoreak disko bi ditu plazan dagoeneko (Estankona eta Fruitua), eta batean zein bestean, agirian itxi dau popa, rock aurrerakoia, countrya eta balsa lako musika-estilo desbardinakazko zaletasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu