'Burdina Bizkaian eta bere ingurunean' jardunaldiak bagilaren 3an eta 4an, Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-06-03 14:03   jardunaldiak

EHUko irakasle eta katedradunak eta adituak burdinaren ustiapenaren historiaz jardungo dabe egunotan Bizkaia Aretoan.

EHUko irakasle eta katedradunak eta adituak burdinaren ustiapenaren historiaz jardungo dabe egunotan Bizkaia Aretoan. Sarrera libre eta dobakoa da.

Burdinaren ustiapenaren historia modu kronologikoan aztertuko dabe. Hastekko, metal mueta hau sortzen dan mineralen jatorri geologikoaz berba egingo dabe, eta ostean, burdinaren salerosketea Europako zentro komertzial garrantzitsuenekaz eta horrek guztiak Bilbo eta Bizkaiaren garapen ekonomikoan izan dauen eragina landuko da. Amaitzeko, geroago etorri ziran barrikuntza teknologikoak aitatuko ditue. Azken honeei esker, XIX. mendean Bizkaiko Labe Garaiak eta altzairu fabrika modernoak sortu ziran.

Burdina Bizkaian eta bere ingurunean jardunaldietan parte hartuko dabe, besteak beste, Esther Dominguez EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko dekanoak, Juan Ignazio Perez Kultura Zientifikoaren Katedrearen zuzendariak, Francisco Albisu Euskalherriaren Adiskideen Alkarteko bokal eta zuzendari ohiak, Pedro Pablo Gil Crespo EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko irakasle titularrak, Sonia San Jose Santamarta Aranzadi Zientzia Alkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko kideak eta Javier Barrio Marro Enkarterriko Museoko zuzendariak.

Jardunaldien egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu