Bagilaren 17an amaituko da Bilbao BBK Live jaialdiko bonuen salmentea

Bizkaie! 2014-06-04 14:51   Musikea

Gero eta hurrago dago Bilbao BBK Liven bederatzigarren jaialdia. Garagarrilaren 10, 11 eta 12an izango da aurtengo hitzordua, Kobetamendin. Hiru egunetarako bonuak erosteko epea laster amaituko da, hilaren 17an hain zuzen be. 105 euro (gehi 6 euro, banaketa gastuak) balio ditu bonuak.

Gero eta hurrago dago Bilbao BBK Liven bederatzigarren jaialdia. Garagarrilaren 10, 11 eta 12an izango da aurtengo hitzordua, Kobetamendin. Hiru egunetarako bonuak erosteko epea laster amaituko da, hilaren 17an hain zuzen be. 105 euro (gehi 6 euro, banaketa gastuak) balio ditu bonuak. Bagilaren 17tik aurrera egun baterako sarrerak besterik ezingo dira erosi, 52 euroan (gehi 6 euroko banaketa gastuak).

Last Tour International enpresa antolatzailearen arabera, eskaintza txartelak amaitzear dagozan lehenengo urtea da. Urtero lez, kartel interesgarriak osotu dabe. Bilbon joko dabe, besteak beste, The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy, Phoenix, Jack Johnson, MGMT, Vetusta Morla, Foster The People edo The Lumineers taldeek.

Kartelean izen barriak gehitu ditue, ganera. Hercules & Love Affair, The Last Internationale, The Rebels, Smoke Idols (Gaztea maketa lehiaketako irabazleak), Chromeo, Chris Baio eta Kostrok dira jakitera emon dira musikarietako batzuk.

Bleachers taldeak ez dau kontzerturik emongo, Last Tour Internationaleko arduradunek azaldu dabenez. Europako birea uste ebena baino lehen amaitu beharra dauka bandeak, AEBetan sustapen konpromisoak dituelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu