Gernika BHIko 3 ikasle saritu ditue 'Urruzuno Gehituz 2013-2014' lehiaketan
2014-06-03 11:25 sariak-autortzakA kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).
Ikasleen literatura zaletasunak eta Gernika BHI ikastetxean urteetan bultzatutako literatura inguruko ekimenek barriro emoitza onak emon ditue. 2014ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).
Urruzunotarrak gehituz ekimena euskeraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zan lehiaketea dogu. Irakaskuntza ertainetako Literatura-lehiaketa honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dabe bi kategoria desberdinetan (prosa/poesía), DBH 3-4 eta Batxillergoko 1-2 mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabiltzanek. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako lehiaketea da.
Aurtengo epaimahaikideak honako honeek izan dira: Urtzi Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre eta Leire Bilbao.
Saria: irailaren 1etik 4ra literatura-egonaldia Elgoibarko AUBIXA aterpetxean. Bertan, literatura-tailerrak eta beste ekintza batzuk izango ditue.
Aurreko urteetan (baina ez urtero) be izan dira holako sariak GernikaBHIn: euren artean Josu Goikoetxea, Mikel Santiago, Haizea Caminos, Elena Elgezabal, Amaia Quintana, Cristian Bedoya, Julene Mendiola, Irati Seijo, Zihara Jainaga, Iker Miret, Irene Ortiz, Ainhoa Vidal, Pablo Calleja, Ane Miren Arejita, Sara Abaunza, Lurdes Ondaro eta Katalin Ibarzabal. Oraingoan, beste hiru horreek gehitu behar dira.
Irakaskuntza ertainetan entzute handikoa da Urruzuno-lehiaketea eta aspaldiko urteetan ikasle sasoian saridunak izan ziranak gaur egun euskalgintzan oso ezagunakdira (Harkaitz Cano, Josu Goikoetxea, Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea,…).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!