Chuck Palahniuken 'Borroka kluba' argitaratu dau Txalapartak
2014-06-03 12:50 KultureaIdazle eta kazetari estadubatuarraren Borroka kluba kaleratu dau Txalaparta etxeak, Naroa Zubillagak euskeratua. 1996an argitaratu eban Fight Club, baina David Fincherren izen bereko pelikulea estreinau arte ez eban arrakasta handirik izan.
Chuck Palahniuk idazle eta kazetari estadubatuarraren Borroka kluba kaleratu dau Txalaparta etxeak, Naroa Zubillagak euskeratua. 1996an argitaratu eban Fight Club, baina David Fincherren izen bereko pelikulea estreinau arte ez eban arrakasta handirik izan.
Ordutik, idazle arrakastatsua da Palahniuk, zale ugari ditu, eta makinatxu bat bider saritu dabe. Ondoko nobelak argitaratu ditu urteotan: Survibor (1999), Invisible Monsters (1999), Choke (2001), Lullaby (2002), Haunted (2005), Rant (2007), Snuff (2008) eta Damned (2011), besteak beste.
Borroka kluba liburuko protagonisteak ezin dau lorik egin. Kontsumoak gidatutako bizitza etsigarria dauka. Horregaitik, akaso, minbizia daukien gaixoentzako terapia-batzarretara joaten hasten da, hiltear dagoan jenteaz inguratuta egoteak bizirik sentiarazoten dauelako edo. Bertan ezagutuko dau Marla Singer, eta kolokan ipiniko deutso bizitzea. Orduan, Tyler Durden ezagutuko dau, film-proiektatzaile aske eta ausarta, eta haregaz batera burroka kluba sortuko dau.
Burruka klubeko lehenengo araua da ezin dala burruka klubaz berba egin. Halanda be, ehunka gizon batuko dira astegoienero esku hutsez burrokan egiteko. Geroago, Triskantza proiektua sortuko dabe, zibilizazinoaren erabateko eta berehalako suntsipenaren bidez mundua salbetako...
Asko aztertu eta eztabaidatu da Fight Club, eta lan akademikorik be ez da falta. Liburuaren mamina bera baino -azaltzen dau Naroa Zubillaga itzultzaileak- mamin hori egileak zelan emoten deuskun da interesgarria: otoitzen moduan behin eta barriz errepetiduten diran esaldiak liburu osoan, irakurleari asmatu barri dan erlijino baten aurreand dagoala sininistuarazo arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!