Kimuak 2014 deialdiak 63 film labur jaso ditu

Bizkaie! 2014-06-03 10:37   Barriak

Eusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Filmategiaren laguntzinoa dauen proiektuko arduradunek gogorarazo dabenez, hurrengo pausua epaimahaiari jagoko orain, eta datorren bagilaren 9an batuko da film laburren behin betiko aukeraketea egiteko.

Kimuak Euskadin egindako film laburren aukeraketea egiten dauen proiektuak 63 lan jaso ditu 2014. urteko deialdian. Kimuak 2014 deialdira film laburrak bialtzeko epea joan dan barikua, hilak 30, amaitu zan.

Eusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Filmategiaren laguntzinoa dauen proiektuko arduradunek gogorarazo dabenez, hurrengo pausua epaimahaiari jagoko orain, eta datorren bagilaren 9an batuko da film laburren behin betiko aukeraketea egiteko.

Zehatz esateko, Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen Batzordetako kide eta Zinemira sailaren eta Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketearen arduradunak, Josemi Beltran Donostia Kulturako Zinema arduradunak, Ismael Martin ECAM zinema eskolako eta Madrid en Corto egitasmoko sustapen arduradunak, Edurne Ormazabal EiTBko Arlo Komertzialeko zuzendariak eta Jorge Sanz kultur kudeatzaile eta Aguilar de Campooko Film Laburren Jaialdiko koordinatzaileak osotzen dabe epaimahaia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu