Munduko 45 uri Wallpeople proiektura batuko dira kaleetan naturea omentzeko
2014-06-03 15:01 jardunaldiakHutsik dagozan hormak galeria bihurtuko ditue artistek euren sorkuntza propioak erakutsiz. Bilbon, Zawp espazioan (Deustuko Erribera, 47) izango da hitzordua goizeko 11:00etatik 14:30era.
Datorren zapatuan, bagilak 7, herritar ezezagunak, aire zabaleko artista-protagonista bihurtuko dira mundu osoan zehar, baita Bilbon be. Wallpeople, uriko arte mobimentua sustatzeko abiarazotako erakundea, jenteak ezelako muga barik adierazoteko edo erakusteko dauen guztia azaltzeko eta bere sormena kalean besteakaz alkarbanatzeko asmoz sortu zan. Urtero, erakundeak, gai bat proponiduten dau, eta edizino honetan natureari omenaldia egin nahi deutso. Esangura horretan, hutsik dagozan hormak galeria bihurtuko ditue artistek euren sorkuntza propioak erakutsiz. Bilbon, Zawp espazioan (Deustuko Erribera, 47) izango da hitzordua goizeko 11:00etatik 14:30era.
Naturan dago gauza guztien jatorria: bizitearen, heriotzearen, koloreen, ezagutzaren zein bakearen jatorria. Ze bertan bizi arren, uriari buruz hausnartu behar dogu, errespetau eta danontzako dauen garrantzia ezin da ahaztu.
Aurtengo hitzorduan, parte-hartzaileei, natureagaz zerikusia daben beren sormenak erakusteko proposamena egin jake, edozein ikuspuntutik: bilakaerea, landare eta animalien mundua, edertasuna, suntsiketea, giza hartu-emonak, eragiten deuskuezan sensazinoak, etab.
Kontuak kontu, horma baten inkau daitekezan formatu guztiak onartzen dira: argazkiak, ilustrazinoa, testuak, collage, telak, landareakaz egindako lanak, material desbardinetako konposizinoak, etab.
Erakusketea amaitukeran parte-hartzaileek euren lanak alkarbanatu ahal izango ditue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!