Euskal Herriko mintzalagunen jaia, maiatzaren 31n, Izarran

Bizkaie! 2014-05-26 14:45   Euskerea berbagai

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gitxi diran arren, astero 30 lagun batzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan be saretzen dira. Horregaitik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas alkartea, Gazte Asanbladea eta bestelako eragileak (mendi taldea, jantza taldea, bertso eskolea eta abar) dabilz, mintzalagunakaz batera.

Mintza Eguna, Euskal Herri osoko mintzalagunen jaia, Izarran (Araba) izango da aurten maiatzaren 31n. Gorbeialdeko mintzalagunak dira aurtengo jaiaren antolatzaileak, eta buru belarri dabilz beharrean ganerako lagunei harrera ona egiteko.

Izarra Urkabustaiz herrian dago, Arabako Gorbeialdean. Biztanle gitxi diran arren, astero 30 lagun batzen dira mintzalagun taldeetan, eta herriko bestelako egitasmoetan be saretzen dira. Horregaitik, Mintza Egunaren antolaketan bertako Lan eta Jolas alkartea, Gazte Asanbladea eta bestelako eragileak (mendi taldea, jantza taldea, bertso eskolea eta abar) dabilz, mintzalagunakaz batera.

Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek goizeko 11:00etan egingo deutse ondo etorria Euskal Herri osotik hurerratutako mintzalagun, mintzakide zein berbalagunei. Ez dira faltako jantzariak, txalapartea, joaldunak zein hamaiketakoa. Ostean, mintzalagunek bi aukera izango ditue: herriko mendi taldeagaz batera Beluntzako ur-jauzietara ibilalditxua egitea, edo Izarran jolasak tartekatuko dituan Mintzodromoan parte hartzea. Ostean, kalejirea, bazkaria, sari banaketea eta erromeria izango dira. Azkenik, jaizaleenek gaztetxean eguna luzatzeko aukerea izango dabe.

Bazkarian izena emoteko epea maiatzaren 23an amaitu zan baina badaezpada, herri bakotxeko mintzalagunen dinamizatzaileen bidez edo arrate@topagunea.org helbidera idatzita egin daiteke. 16€ balio dau bazkariko txartelak (kafea eta kopea barne).

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako, oporren aurreko jaia da Mintza Eguna, alkar ezagutzeko, ganerakoen errealidadearen barri izateko, eta zelan ez, mingainak eta gorputza astintzeko aukera parebakoa.


Mintza Egunaren egitaraua:

11:00 Ondo etorria eta hamaiketakoa plaza barrian.

12:00 Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldia, edo jolas Mintzodromoa. Aukeran!

13:30 Mintza kalejirea bertsolariakaz.

14:30 Bazkaria plaza barrian. Eguraldi txarra izan ezkero bazkaria frontoian izango da.

16:30 Mintzalagun taldeetan ahalegin berezia egiten daben zenbait kideri sari banaketea.

17:30 Erromeria Parradust taldeagaz.

22:00 Kontzertuak gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu