Benito Lertxundi kantariarentzat Gipuzkoako Urrezko Dominea

Bizkaie! 2014-05-21 14:02   sariak-autortzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak kantari eta konpositore oriotarraren ibilbide artistiko luze eta emonkorra nabarmendu dau Urrezko Dominea emoteko. Urrezko Plaka bi be emon ditu, bata frankismoaren sasoiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresinoa jasan eben emakumei, eta bestea, Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteari. Sari-emote ekitaldia bagilaren 12an egingo dabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiak kantari eta konpositore oriotarraren ibilbide artistiko luze eta emonkorra nabarmendu dau Urrezko Dominea emoteko. Urrezko Plaka bi be emon ditu, bata frankismoaren sasoiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresinoa jasan eben emakumei, eta bestea, Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteari. Sari-emote ekitaldia bagilaren 12an egingo dabe.

Ohorezko bereizgarriok emoten jakez Gipuzkoako interes orokorraren alde merezimendu bereziak egin dituen persona edo alkarteei, edo nabarmentzeko ibilbidea eta lana dituenei. Larraitz Ugarte foru gobernuko bozeroailearen arabera, euskal kantagintzearen sortzailerik handienetakoa da, edozein korronte eta modaren ganetik biziraun dabe bere doinuek hainbat hamarkadetan. Ez Dok Amairu kultur mobimentuko kideetako bat izan zan, eta ehunka jazoera eta bizipen sinbolikoen soinu bandea be ipini dau.

Urrezko Plakei jagokenean, bietako bat Ordena Publikoaren Auzitegiaren, TOP izenagaz ezaguna zanaren, bortizkeria sufridu eben emakumeek jasoko dabe. 1963 eta 1977 artean, erregimen frankistearen zerbitzura egon zan TOP. Frankismoak ezarri nahi eban eredu matxistea eta pentsamendu bakarrari aurre egiten ahalegindu ziran guztien kontra jardun eban, azaldu dabe Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek. Errepublikarrak, sindikalistak, alderdi politikoetako kideak eta abar atxilotu eta torturau zituen. Emakumeek injustizia bikotxa jasan eben, erregimenagaz bat ez egiteagaitik, haren kontra burrukan egiteagaitik, eta emakumeak izateagaitik, ohartarazo eban Ugartek.

Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteak jasoko dau bigarren plakea. 1999tik gaur egun arte, harrera familiak laguntzea eta erakunde publikoen aurrean baldintza eta araudi egokiak lortzeko lanean dabil Beroa. Beroa alkarteak egoera latzak bizi izan dituen umeei eta nerabeei aterpea, heziketea eta maitasuna eskaintzen deutsie. Harrera familien lana funtsezkoa da ume eta gazte horreek, batzutan familia bakoak, bestetan, arazo larriak daukiezan familiak dituenak, urteetan erakunde batetik bestera ez ibilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu