Nuri Bilge Ceylanen 'Winter Sleep', Cannesko Urrezko Palma

Bizkaie! 2014-05-26 11:12   Barriak

Cannesko sari nagusia irabazten dauen lehenengo zinemagile turkiarra da Nuri Bilge Ceylan. Anatoliako hotel txiki bateko ugazabaren istorioa kontetan dau hiru ordu pasautxu daukan Winter Sleep lanak. Emakumezko aktore onenaren saria Julianne Moorek irabazi dau, eta gizonezkoetan, Timothy Spall izan da onena.

Aktorea izandako Aydin da Ceylanen pelikulako protagonistea. Nihal emaztea eta Necla arrebeagaz batera, hotel txikitxu bat dauka. Negua da, edurrak inguru guztiak zuritu ditu. Aydini bezeroekaz berba egitea gustetan jako, bizitzaz, literatureaz. Lehenago be saritu izan dabe zinemagile turkiarra Cannesen, 2008an, berbarako, zuzendari onena izan zan Three Monkeys pelikuleagaitik, eta 2003an, epaimahaiaren sari berezia lortu eban, Uzak beharragaz.

Emakumezko aktore onenaren saria Juliette Binocherentzat izango zala inoen kiniela guztiek, baina Silos Maria pelikulako protagonistearen ordez, Jualianne Moore (Maps to the Stars) aukeratu eban Jane Campion buru izan dauen epamahaiak. Gizonezko aktore onenaren saria Timothy Spallentzat izan da, Mr. Turner -en egindako lanagaitik.

Sari nagusi horeekaz batera, ondoko honeek banatu ditue Cannesen: Alice Rohrwacherren Le Meriviglie-k Gran Prix saria irabazi dau; Bennet Miller, Zuzendari onena, Foxcatcher lanagaitik; Oleg Negin, Gidoi onena, Leviathan pelikuleagaitik; eta Epaimahaiaren sari nagusia ez aequoXavier Dolani Mommy-gaitik eta Jean-Luc Godardi Adieu au langage-gaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu